77/2020 FORU DEKRETUA, urriaren 21ekoa, zeinaren bidez aldatzen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsiak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

262. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 9a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 77/2020 FORU DEKRETUA, urriaren 21ekoa, zeinaren bidez aldatzen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsiak. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren, bai eta egitura organikoa arautu ere. Horren arabera, Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritzak bi zuzendariordetza ditu gaur egun, Osasun Laguntza Integraturako Zuzendariordetza eta Farmazia Zuzendariordetza.

Zuzendaritza osatzen duten zerbitzuei dagokienez, orain, Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzua Osasun Laguntza Integraturako Zuzendariordetzaren mende dago organikoki, eta hark du eskumena osasun prestazioen kudeaketaren arloan, bi ikuspegitan:

–Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzuen zorroko prestazioen plangintzaz, garapenaz eta kudeaketaz arduratzen da, baina ez farmazia eta dietoterapiako prestazioez; esate baterako, arduratzen da prestazio ortoprotesikoez eta osasun garraioaz.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hirugarrenekin ezartzen ahal dituen itunak prestatzen ditu zenbait prestazio eta asistentzia estaldura eman ahal izateko, O-NOZen osagarriak direlako edo O-NOZek ez dituelako.

Horrez gain, Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuak zenbait zeregin ditu esleiturik farmazia prestazioen kudeaketa arloan, esate baterako, banaketarako erreserba bereziak dituzten botikak farmazia bulegoetan eman daitezen baimendu edo ikus-onestea eta dietoterapikoak baimentzea.

Urteetan zehar koordinaturik eta harreman funtzional batez loturik egon dira Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzua eta Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzua, bai ikus-onespena nola kudeatu behar den definitzerakoan, bai hura preskripzio tresnetan ezartzerako orduan.

Sortu zenetik, Farmazia Zuzendariordetzak esparru-akordio eta kontratazio prozedura ugari bideratu eta kudeatu behar izan ditu, bai eta farmazia prestazioen itunetarako espedienteak ere, bai farmazia bulegoekin, bai zentro soziosanitarioekin.

Horregatik, antolamenduaren, plangintzaren eta baliabideen erabilera efizientearen ikuspuntutik, zentzuzkoa dirudi zuzendariordetza bera arduratzea Osasun Sistema Nazionalaren zorro erkide gehigarriko prestazio guztiez, eta horixe da, hain zuzen, aldaketa honen jomuga.

Modu horretan, egitura bera integratzeaz gain, zerbitzuek beren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR