77/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoari dagozkion ondare erantzukizuneko prozedurak instruitu, tramitatu eta horien gaineko ebazpen proposamena egiteko mandatua Ondare Zerbitzuari esleitzeko baimena ematen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 13ko 352/1999 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa sortu zen, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari atxikia; eta, abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez, haren estatutuak onetsi ziren (horietan jasotzen da erakundearen antolaketa eta funtzionamendurako araubidea).

Instrumentalitate printzipioak berariaz esleitutako xede eta helburuei buruz dioenari jarraikiz (printzipio hori erakunde publikoen araubide juridikoan jasotzen da), gomendagarria izan daiteke erakunde publiko bati atxikita ez dauden administrazio organoek egitea erakunde publiko horri dagozkion zenbait eginkizun orokor; hala nola, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoari dagozkion ondare erantzukizuneko prozedurak, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Ondare Zerbitzuarekin elkarlanean tramitatzen dituztenak, kudeaketa mandatuaren teknikaren bidez.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 39.1 artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko organoek ahalmena dute beren eskumeneko lan material edo teknikoak edo zerbitzuak beste organo batzuei mandatu bidez esleitzeko, dela eraginkorragoak izateko, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako. Antzeko moduan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluak xedatzen duenez, administrazio organoen edo zuzenbide publikoko entitateen eskumeneko lan material edo teknikoak edo zerbitzuak administrazio bereko edo beste bateko organo batzuei esleitzen ahalko zaizkie, dela eraginkorragoak izateko, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako.

Maiatzaren 22ko 151/2014 Foru Agindua laster indarrik gabe egonen denez (aurreko mandatua hari jarraikiz egin zen), bidezkoa da elkarlanerako eta laguntzarako tresna tekniko hori beste hiru urterako berritzea.

Proposatutako mandatuaren xedea da Ondare...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR