74/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 18ko 231/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta 211 ereduak onetsi eta horiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren. Eredu horiek erabili behar dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak aitortzeko eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik ezarritako atxikipena aitortzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

261. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 19a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

74/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 18ko 231/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta 211 ereduak onetsi eta horiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren. Eredu horiek erabili behar dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak aitortzeko eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik ezarritako atxikipena aitortzeko. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 28. artikuluak ezartzen duenez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordainarazteko orduan, Estatuak unean-unean ezarrita dituen arauekin alderatuta, funtsez eta formaz eduki bera duten arauak aplikatuko ditu Foru Komunitateak. Era berean, artikulu horrek Foru Komunitateari esleitzen dio zergaren aitorpen eta diru-sarrera egiteko ereduak onesteko eta diru-sarrera egiteko epeak ezartzeko eskumena; adierazten du, halaber, eredu horietan ageri behar direla, gutxienik ere, lurralde erkidekoan dauden datu berak, eta Foru Komunitateko epeak eta Estatuko Administrazioak ezarritakoak funtsean ezin daitezkeela desberdinak izan.

Zergaren erregulazioa jasota dago Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginean (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia) eta hura garatzen duen Erregelamenduan (uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Ekainaren 18ko 231/2013 Foru Aginduak 210 eta 211 aitorpen ereduak onetsi zituen, hau da, establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errenten autolikidazioa eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik egindako atxikipenaren autolikidazioa egiteko erabili behar direnak.

231/2013 Foru Agindua argitaratu zenetik, 210 eredua beste modu batzuetan aurkezteko aukera ematen duten garapen informatikoak egin dira, helburua izanik, funtsean, ziurtatzea zergadunak autolikidazioa zerga administrazioak eskatzen duen informazio guztia adierazita betetzen duela. Zehazki, ezartzen den modalitate berria "aurreaitorpena" izenekoa da, autolikidazioa online betetzean datzana, ondoren inprimatu eta aurrez aurre aurkezteko. Horren ondorioz, aurrerantzean ezin izanen da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR