74/2016 FORU DEKRETUA, irailaren 21ekoa, irailaren 5eko 110/2005 Foru Dekretua aldatzen duena. Haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Koordinazio Batzordea arautu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legean, 2005eko martxoaren 1ean hartu baitzuen indarra, Nafarroako Gobernuari eta gobernukideei laguntza eta sostengu emateko organoak arautu zituen. 18. artikuluan Koordinazio Batzordearen sortzea nabarmentzen zuen, eman behar duen laguntza teknikoa dela-eta.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak berak Koordinazio Batzordea sortu zuen, oinarrizko osaera eta egitekoak diseinatu zituen, eta adierazi zuen Nafarroako Gobernuaren beste foru dekretu batek arautuko zituela xeheki haren eginkizunak, osaera eta funtzionamendua.

Agindu hura betetzeko, irailaren 5eko 110/2005 Foru Dekretua onetsi zen. Haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Koordinazio Batzordea arautu zen. Foru dekretu hori aldatu zen geroago, otsailaren 1eko 6/2012 Foru Dekretuaren bidez.

2015. urtean Parlamenturako egindako hauteskundeen ondorioz Nafarroako Foru Komunitatean izandako berregituraketaren ondoren, ikusten da komeni dela batzordearen osaera aldatzea.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko irailaren 21eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Irailaren 5eko 110/2005 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1. idatz-zatia aldatzea. Haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Koordinazio Batzordea arautu zen.

Irailaren 5eko 110/2005 Foru Dekretuaren 4.1. artikulua aldatzen da, eta honela geldituko da:

“4. artikulua. Osaera.

1. Koordinazio Batzordeak kide...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR