73/2022 FORU DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita 267/2019 Foru Dekretua, urriaren 30ekoa, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 73/2022 FORU DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita 267/2019 Foru Dekretua, urriaren 30ekoa, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena. Urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretu hori maiatzaren 26ko 40/2021 Foru Dekretuak aldatu zuen.

Hezkuntza Departamentuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuak akordio bat lortu dute, 2022ko abuztuaren 1etik aurrera Eskubide Sozialetako Departamentua kudeatzen ari den haur eskolak Hezkuntza Departamentuari eskualdatzeko aurreikuspena bete dadin.

Horren ondorioz, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa aldatu behar da, bere gain har ditzan haur eskola horiek kudeatzeko eskumenak.

Bestalde, legegintzaldi honetan, Hezkuntza Departamentuak konpromiso eta eginkizun berriak hartu ditu bere gain, dela “Bizikidetzazko eta berdintasunezko legegintzaldi berritzaile eta aurrerakoirako programa-akordioa (2019-2023)” gauzatzearen ondorioz, dela Nafarroako Gobernuak eta EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioak 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege Proiektuari eta neurri osagarriei buruz hartutako konpromisoen akordioaren ondorioz, dela estatu mailan egindako arau-aldaketen ondorioz, dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen hautapenari eta lanpostuen betetzeari begira neurriak ezartzen dituen maiatzaren 4ko 11/2022 Foru Legea onestearen ondorioz. Konpromiso eta betebehar horiek nabarmen handitzen dute lan karga Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiko Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuan, eta, horregatik, beharrezkoa da zerbitzu horren egitura organikoa aldatzea, egungo Eskola Zerbitzuak Kudeatzeko Bulegoa atal berri bat izan dadin, Eskola Zerbitzuak Kudeatzeko Atala, eta gaur egun Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuko Zerbitzu Osagarrien Atalak esleituta dituen eskumenak berrantolatu daitezen.

Bukatzeko, zenbait aldaketa egin behar dira Hezkuntza Departamentuko unitate organikoei esleitutako eginkizunetan, egungo errealitatera egokitzeko.

Hori dela eta, foru dekretu honen xedea da aldatzea urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretua, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2022ko uztailaren 5eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Aldatzea urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretua, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena.

Aldatzen da urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretua, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena, honela:

Bat.–II. kapituluko 8. artikuluaren lehen paragrafoa aldatzen da. Aurrerantzean, honela egonen da idatzita:

“8. artikulua. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu irakaskuntza hauetan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta hizkuntzen, artearen eta helduen hezkuntzaren arlokoak; zehazki, honako hauek:”

Bi.–II. kapituluaren 5. atalaren 23. artikulua aldatzen da (Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuari buruzkoa da atal hori). Aurrerantzean, honela egonen da idatzita:

“23. artikulua. Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuaren eginkizunak.

Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza ingurunean informazioaren eta komunikazioaren teknologiak sustatu eta bultzatzeko ekintzak egitea, baita curriculumean txertatzekoak ere.

–Ikastetxeak informatika eta ikus-entzuneko ekipamenduez, komunikazio sistemez eta informazioaren teknologiez hornitzeko irizpide eta planak zehaztea.

–Behar diren jarduketak egitea ikastetxeek Interneterako sarbidea eta konexioa izan dezaten, eta horretarako behar diren komunikazio eta informatika sistemak kudeatu eta mantentzea.

–Departamentuaren eta ikastetxeen arteko informazio trukerako eta komunikaziorako sistemak kudeatu eta mantentzea, baita ikastetxeetako ekipo informatikoak ere.

–Premiak aztertu eta definitzea, eta ikastetxeetako prozesuei eta eskolako informazioa kudeatzeko prozesuei loturiko programak sustatzea; horiek arloan eskumena duen unitateak inplementatuko ditu.

–Eskola estatistikak prestatzea Departamentuko gainerako zuzendaritza eta zerbitzuekin batera.

–Baliabide informatikoei eta komunikazioei loturiko jarduketa teknikoak koordinatzea, Administrazioko beste unitate batzuekin batera.

–Bere eskumeneko alorrean, koordinatzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko behar diren unitateekin.

–Ikasleek hezkuntza digital ziur eta errespetuzkoa izateko duten eskubidea bultzatzea.

–Ikastetxeen Gaitasun Digitalen Europako Esparruaren baitako jarduketak sustatzea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.”

Hiru.–II. kapituluko 6. ataleko 27., 29. eta 30. artikuluak aldatzen dira (Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR