73/2014 FORU DEKRETUA, abuztuaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitatean Fabrikazio eta Muntaketako oinarrizko lanbide tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

1

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak adierazten du helburu estrategikoetako bat dela lanbide ikaskuntzaren aukera indartzea norberaren garapen nahiarekin bat datorren aukera gisa, eta, gainera, sistemako gainerako ikasketei begira irekia izatea; horretarako, beste ekimen batzuen artean, oinarrizko lanbide titulu berria sortu da, horretatik erdi mailako lanbide heziketara pasatzeko bidea emanez.

Ekonomia Jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea, lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomia premien arabera egokitzeko. Bestalde, helburu hauek ezartzen ditu: lanbide heziketaren eta hezkuntza sistemako gainerako ikasketen arteko mugikortasuna arautu eta bideratzea, eta ikasketak goizegi utzi dituzten gazteei berriz ere hezkuntza sisteman sartzen laguntzeko neurriak hartzea.

Foru dekretu honen bidez, Fabrikazio eta Muntaketako oinarrizko lanbide tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Curriculum honek otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren III. eranskina garatzen du. Dekretu horren bidez, Hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dira, oinarrizko hamalau lanbide titulu onetsi dira, haien oinarrizko curriculumak finkatu dira eta, halaber, Ikasketa eta lanbide tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatu da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagokienez. Aipatu garapena eginen da Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen dizkion eskumenak erabiliz.

Fabrikazio eta Muntaketako oinarrizko lanbide tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean kontuan hartu dira otsailaren 28ko 127/2014 Foru Dekretuaren II. kapituluan diseinuari buruz ezarritako jarraibideak.

2

Arau honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari lotutako produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barrenean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, Fabrikazio Mekanikoko laguntza lanak (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua) eta Etxeetako iturgintzako, berokuntzako eta airea girotzeko lanak (182/2008 Errege Dekretua), hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Orobat, gehitu diren euskarri moduluekin batera, badute zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa teknikari horrek lana lortu ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, tituludun honek lan egin dezakeen lanbide inguruneari buruzko ohar batzuk ezarri dira, baita tituluarekin zerikusia duten sektoreen edo sektorearen prospektiba ere.

3

Laugarren artikulua, lotua duen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiari buruzkoa da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena.

  1. artikuluak Euskararen curriculum tratamendua jasotzen du berariaz, dagokion hizkuntza ereduaren arabera.

    Curriculumaren diseinuan, ikaskuntza sistema problemak ebaztearen bidez indartu beharra azpimarratu da. Metodologia honen helburua da ikasleek zabalago lortzea beren garapen pertsonal eta profesionalerako garrantzi handikoak diren zenbait balio eta gaitasun; horretarako, proiektuen kudeaketa erabiltzen da, horrek ikaskuntzarako benetako ingurune bat ematen baitu, gaitasunak errazago berengana ditzaten.

    Halaber, zikloko bi kurtsoetan ikasleen tutoretzarako eremuak sortu dira. Tutoreen lanak, ikasle bakoitzaren prestakuntza prozesuaz orientatzeaz gain, gaitasun pertsonalak, pertsonen artekoak eta sozialak eskuratzen lagunduko du. Eremu horretan lanbide orientazioari buruzko alderdiek ere tokia izan behar dute, eta ikasleek beren hezkuntza eta lanbide etorkizuna programatu eta kudeatu ahal izateko abilezia eta trebetasunak bultzatu behar ditu.

    Metodologia hauen aplikazioa ahal den neurrian errazteko eta, betiere, curriculumak ikaskuntzaren testuinguru jakin batzuetara egokitu ahal izateko, kontuan izan behar da arau honen esparruan lanbide moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen dela zikloko bi kurtsoetan. Hortaz, foru dekretu honetan ezarritako curriculuma ematen duten ikastetxeek erreferentziazko sekuentziazio horretan aldaketa zehatzak aplikatzeko eskaera egiten ahalko dute eta, horretarako, bidezkoak diren arrazoiak eman beharko dituzte. Horri buruz ezartzen den arauaren mende egonen da aldaketa horien onespena.

    4

    Sarbideei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Fabrikazio eta Muntaketako oinarrizko lanbide titulua lortu ondoren, 8. artikuluak baliozkotzeak eta salbuespenak arautzeko esparrua zehazten du, eta 9. artikuluak (3. eranskinean garaturik) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko loturak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

    5

    Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 4. eta 5. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren esparru eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

    Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko abuztuaren 27ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

    DEKRETATU DUT:

  2. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea da Fabrikazio eta Muntaketako oinarrizko lanbide tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Fabrikazio Mekanikoa eta Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arloetakoa da.

  3. artikulua. Identifikazioa.

    Fabrikazio eta Muntaketako oinarrizko lanbide titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

    1. Izena: Fabrikazio eta Muntaketako oinarrizko lanbide titulua.

    2. Maila: 1 - Oinarrizko Lanbide Heziketa.

    3. Iraupena: 2000 ordu.

    4. Lanbide arloa: Fabrikazio Mekanikoa eta Instalazioa eta Mantentze-lanak.

    5. Europako erreferentea: HNSN - 3.5.3 (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

  4. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

    Tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak eta etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak, baita produkzio sistemari buruzko erreferentzia eta prospektiba ere, foru dekretu honen 1. eranskinean zehaztuta daude.

  5. artikulua. Curriculuma.

  6. Heziketa ziklo honen helburu orokorrak eta hori osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

  7. 2 A) eranskinean heziketa zikloaren helburu orokorrak zehazten dira eta lanbide moduluak, berriz, foru dekretu honen 2 B) eranskinean, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren III. eranskinaren 3.2 atalean ezarritakoarekin bat. Dekretu horrek Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen ditu eta, horren bidez, oinarrizko hamalau lanbide titulu onetsi dira, haien oinarrizko curriculumak finkatu dira eta, halaber, Ikasketa eta lanbide tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatu da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagokienez.

  8. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2 B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

  9. Komunikazioa eta gizartea I eta Komunikazioa eta gizartea II moduluek komunikazioaren eta gizarte zientzien multzoko gaitasunak garatzen dituzte, eta horietan irakasgai hauek sartzen dira: Gaztelania, Atzerriko Hizkuntza, Gizarte Zientziak eta, hala dagokionean, Euskara.

  10. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute zikloko lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

  11. artikulua. Euskararen tratamendua.

  12. Euskara irakaskuntzako lehen hizkuntza denean (1H), ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio irizpideak eta erreferentziazko edukiak Komunikazioa eta gizartea I eta II moduluetan Gaztelaniari buruz ezarritako ataletan jasotzen direnak izanen dira, Euskarari buruzko salbuespenekin, euskararen kodea eta euskalkiak ezagutzeari dagokionez.

  13. Euskara irakaskuntzako bigarren hizkuntza denean (2H) modulu hauen barnean, ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio irizpideak eta erreferentziazko edukiak Komunikazioa eta gizartea I eta II moduluetan Ingelesari buruz ezarritako ataletan jasotzen direnak izanen dira, Euskarari buruzko salbuespenekin, euskararen kodea eta berariazko kultur edukiak ezagutzeari dagokionez.

  14. Komunikazioa eta gizartea I eta II moduluen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR