71/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen osaera eguneratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 71/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen osaera eguneratzen duena. Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legearen 8. artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak eta udalek sustatu behar dituztela beren segurtasun-zerbitzuen plangintza operatiboa, baliabideen esleipen efizientea eta baterako aprobetxamendua, polizia-informazioko sistemen integrazioa eta antolaketa eta operazio arloetako estandarren homogeneizazioa.

Hori horrela, foru lege horren 16. artikuluak Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea eratzen du, segurtasun publikoaren arloan eskumenak dituen departamentuaren erakunde aholku-emaile gisa. Erakunde aholku-emaile hori, Nafarroako Gobernuko eta udaltzaingoa duten toki entitateetako ordezkariek osatzen dute, eta hari dagokio txostenak eta proposamenak egitea tokiko poliziak koordinatzearen arloan sor litezkeen gai guztiei buruz. Arau horrek berak haren osaera ezartzen du.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren jakinarazpena ikusirik, non Nafarroako Toki Entitateek Batzordean behar dituzten ordezkariak proposatzen diren, eta kontuan hartuta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren gaur egungo egitura, hari atxikita baitago, eta bereak izanik segurtasun publikoaren arloko eskumenak, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, Barneko zuzendari nagusiak proposatuta, eta Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legearen 16. artikuluan xedatuarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen osaera eguneratzea, honako pertsona hauek osatuko baitute:

  1. Batzordeburua: Javier Remírez Apesteguía jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria den aldetik.

  2. Batzordeburuordea: María Amparo López Antelo andrea, Barneko zuzendari nagusia den aldetik.

  3. Hiru batzordekide, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren ordezkari, segurtasun publikoaren arloko departamentu eskuduna denez gero, titularrak berak izendaturik:

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR