70/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 70/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluko kideak izendatzen dituena. Irisgarritasun Unibertsalari eta Ororentzako Diseinuari buruzko apirilaren 6ko 5/2010 Foru Legearen 17. artikuluan xedatu zen Irisgarritasun Unibertsalaren eta Desgaitasunen bat duten Pertsonen Aukera-berdintasunaren Sustapenerako Kontseilua eratzea, aholku emateko eta parte hartzeko organo gisa.

Foru agindu horrek indarra hartu ondoren, Kontseilua eratu zen, eta, geroztik, lehendakaritza arloko eskumena izan duen departamentuko titularren hainbat foru aginduren bidez, kontseilukideak berrituz joan dira. Azkeneko berrikuntza, zehazki, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 19ko 137/2017 Foru Aginduaren bidez erabaki zen, zeinaren bidez aldatu baitzen desgaitasuna duten pertsonak biltzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeetatik ordezkaritza handieneko erakundeek (CERMIN-Nafarroan desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien Espainiako Komitean sartutako erakundeek) kontseilu horretan duten ordezkaritza.

Aurrerago, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legea onetsi zen, eta haren xedapen indargabetzaile bakarraren bitartez berariaz indargabetu zen, besteak beste, Irisgarritasun Unibertsalari eta Ororentzako Diseinuari buruzko apirilaren 6ko 5/2010 Foru Legea.

Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluari dagokionez, kontseiluaren gaineko araudia foru lege berriaren 50. artikuluan biltzen da. Lege berri horren testuan, zenbait aldaketa jaso ziren, hala kontseiluaren izenari dagokionez, nola osaketari eta eginkizunei dagokienez.

Kontseilua lehendakaritza arloko eskumena duen departamentuari atxikita dago, eta kontseiluko lehendakaritza departamentu horretako titularrari dagokio.

12/2018 Foru Lege horrek indarra hartu zuenetik kontseilua biltzeko deialdirik egin ez denez, deialdia egin baino lehen, bidezkoa da kontseilua osatuko duten kideak izendatzea foru agindu baten bidez. Horretarako, 50. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, departamentuei, erakundeei, elkarteei eta toki entitateei eskatu zaie kideak proposa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR