7/2023 FORU LEGEA, martxoaren 9koa, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 7/2023 FORU LEGEA, martxoaren 9koa, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatzen duena. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAN ETXEBIZITZA IZATEKO ESKUBIDEARI BURUZKO MAIATZAREN 10EKO 10/2010 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

HITZAURREA

Biztanle kalteberenek alokairu ordainerraza eskura dezaten Nafarroako Foru Komunitateak duen mekanismo nagusia da etxebizitza-parke garrantzitsu bat izatea alokairu sistema publikoari lotua, dela errentamendu babestuko sustapenen bitartez, dela Alokairuen Poltsaren bitartez edota David, Emanzipa eta gisako programa osagarrien bitartez.

Errentamendu babestuko sustapenak, hala ekimen pribatukoak nola ekimen publikokoak, eredu beharrezkoak eta osagarriak dira. Errentamendu ordainerrazaren eskari gero eta handiagoko testuinguruan aldi berean heldu behar zaie bi ereduei.

Errentamendu pribatuko sustapenen kasu zehatzean, sektoreko ekimen berriak urritzen ari diren honetan neurriak hartu behar dira errentamendu babestuko egungo sustapenek, Foru Komunitatearen dirulaguntza jaso dutenek, alokairu sistema publikoarekiko lotura luza dezaten haien nahitaezko kalifikazio aldia bukatu ondoren ere.

Horrela, errentamendu babestuko araubidea luzaturik, etxebizitza horietako maizterrek errentamendu babestuaren onura izanen dute, eta diru-sarrera apalagoak dituzten biztanleek babes ofizialeko etxebizitza errentan hartzeko dirulaguntzak eskuratu ahal izanen dituzte, eta horrenbestez errenta nabarmen txikiagoa ordaindu.

Helburu horri begira hiru neurri nagusi hartu nahi dira:

Lehenik, Etxebizitzari buruzko Foru Legearen testuan argitzea zer ondorio ekarriko duen errentamendu babesturik ez kudeatzeak, babes aldia bukatu ez zaien sustapenen kasuan.

Bigarrenik, aukera ematea babes aldia bukatu zaien errentamendu babestuko sustapenak berriz atxiki ahal izateko alokairu publikoko sistemari, eta higiezin horiek zaharberritzeko laguntzak ematea, beharrezkoa bada.

Hirugarrenik, berariaz prozedura bat arautzea etxebizitza arloko departamentu eskudunak etxebizitzak edo sustapenak erosi ahal izan ditzan, aurrekontuko baliabideen arabera, alokairu ordainerrazera bideratzeko, Ondareari buruzko Foru Legeak emandako ahalmena baliatuz.

Artikulu bakarra.–Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatzea.

Bat.–11. artikuluari g) letra gehitzen zaio; hau da testua:

"g) Alokairu sistema publikoari lotutako etxebizitza-parke publikoa handitzea, etxebizitzak eskuratuz".

Bi.–52. artikuluari f) letra gehitzen zaio; hau da testua:

"f) Errentamendu babestuko sustapen gisa kalifikatu diren eta babes araubideko aldia oraindik bukatu ez zaien etxebizitzen sustapenak alokairu sistema publikoari lotuta mantentzeko betebeharra ez betetzea".

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR