7/2017 FORU AGINDUA, otsailaren 3koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana. Honen bidez arautzen da Nafarroan auditoretza energetikoaren arloko prestakuntza entitateak aitortzeko prozedura.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuak neurri batean transposizioa egin zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauarena, efizientzia energetikoari buruzkoa baita, batez ere honako hauei dagokienez: auditoretza energetikoak; zerbitzu energetikoen eta auditoretza energetikoen hornitzaile aritzen diren pertsonak akreditatzeko sistemak; eta efizientzia energetikoa sustatzea beroa eta hotza ekoizteko eta erabiltzeko prozesuetan.

Errege dekretu horren 8. artikuluak ezartzen du zer beharkizun bete behar dituzten energia auditoretzen jarduera profesionala bete nahi duten pertsona fisikoek. Eta, zehazki, auditoretza energetikoei buruzko ezagutza teorikoak eta praktikoak dituztenei –dela lanbide heziketako titulu bat izateagatik edo Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko profesionaltasun ziurtagiri bat izateagatik, dela lan esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasun bat onartua izateagatik– eskatuko zaie auditoretza energetikoei buruzko ezagutza espezifikoen ikastaro teoriko eta praktiko bat jaso izana, autonomia erkidegoan eskuduna den organo batek onartutako entitate batek emana, baita gainditu izana ere.

Beraz, ikastaro hauek Nafarroan irakatsi ahal izateko, foru agindu honek arautzen du Nafarroan auditoretza energetikoaren arloko prestakuntza entitateak aitortzeko prozedura, aipatutako otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretu horretan xedatutakoaren ondorioetarako.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen helburua da Nafarroan auditoretza energetikoaren arloko prestakuntza entitateak aitortzeko prozedura arautzea; arlo honetako ezagutza espezifikoen ikastaro teoriko eta praktikoak irakatsiko dituzte horiek. Ikastaro horiek gainditu beharko dituzte auditoretza energetikoen jarduera profesionala bete nahirik 56/2016 Errege Dekretuaren 8.1.b) artikuluko egoeretako batean daudenek:

  2. Lanbide heziketako titulu bat izatea, edo Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko profesionaltasun ziurtagiri bat, eskumenen barnean auditoretza energetikoko gaiak dauzkana.

  3. Lan esperientziaren bidez lanbide gaitasuna onartua izatea, uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan xedatuarekin bat (Lan esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak onartzeari buruzkoa da errege dekretu hura), auditoretza energetikoaren arloan.

  4. artikulua. Definizioak.

    Foru agindu honen ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira aintzat:

    1. Prestakuntza entitatea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan efizientzia energetikoaren arloan eskuduna den organoak aitortutako entitatea, helburu duena auditoretza energetikoko ezagutza espezifiko teoriko eta praktikoak irakastea eta ebaluatzea, hain zuzen ere auditoretza energetikoen jarduera profesionala bete nahirik 56/2016 Errege Dekretuaren 8.1.b) artikuluko egoeretako batean daudenek gainditu behar dituzten ezagutzak.

    2. Energia auditorea: auditoretza energetiko bat gauzatzeko gaitasun pertsonal eta tekniko frogatua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR