7/2015 FORU AGINDUA, otsailaren 4koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, 2015eko Vianako Printzea Kulturaren Sariaren oinarriak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urtarrilaren 30eko 11/2013 Foru Dekretuaren bitartez, Vianako Printzea Kulturaren Saria sortu zen. Kulturaren esparruko pertsona edo entitate aipagarrien ibilbidea aintzat hartzea du xede, kontuan hartuta bai arte plastikoetan, musikan, literaturan eta abarretan egindako sormen lana, bai zientzian, teknikan eta ikerketan egindakoa.

Foru dekretu horren 4. xedapena betetzeko, bidezko da Vianako Printzea Kulturaren Sariaren deialdia arautuko duten oinarriak onestea eta argitaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Vianako Printzea Kulturaren Sariaren 2015eko edizioaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean ageri direnak, onestea.

  2. 25.000 euroko gastua baimentzea, “Vianako Printzea Saria” izeneko A20000 A2000 4809 334100 kontu-sailaren kargura, 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontutik.

  3. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

  4. Foru agindu hau igortzea Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusira, Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusira, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu honetan duen kontu-hartzaile delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2015eko otsailaren 4an.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

    ERANSKINA

    Nafarroako Gobernuak 2015eko Vianako Printzea Kulturaren Sarirako deia egiten du, kulturaren munduan nabarmendu diren pertsonen edo entitateen ibilbidea aintzat hartzeko, bai arte plastikoetan, musikan, literaturan eta abarretan egindako sormen lanagatik, bai zientzian, teknikan eta ikerketan egindakoagatik ere. Hona hemen ezarri diren oinarriak.

    Oinarriak

  5. –Sariaren xedea eta zenbatekoa.

    1.1. Kulturaren munduan nabarmendu diren pertsona edo entitateei beren ibilbidea azpimarratu eta aitortzea du xede aldian behingo sari honek, kontuan hartuta bai arte plastikoetan, musikan, literaturan eta abarretan egindako sormen lana, bai zientzian, teknikan eta ikerketan egindakoa.

    1.2. Saria 25.000 eurokoa da eskudirutan. Hori jasotzeko, entitate...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR