69E/2021 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Antzingo Arau Subsidiarioak Antzingo 1. poligonoko 707. katastro-lurzatian aldatzeko espedientea, Jamones Ancin SAk sustatua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 69E/2021 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Antzingo Arau Subsidiarioak Antzingo 1. poligonoko 707. katastro-lurzatian aldatzeko espedientea, Jamones Ancin SAk sustatua. Antzingo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Antzingo Arau Subsidiarioak Antzingo 1. poligonoko 707. katastro-lurzatian aldatzeko espedientea, Jamones Ancín SAk sustatua.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR