69/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 2023. urtean errenta bermatuaren zenbatekoa eguneratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 69/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 2023. urtean errenta bermatuaren zenbatekoa eguneratzen duena. Gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideen garapenari buruzkoa apirilaren 25eko 26/2018 Foru Dekretuaren 29.1 artikuluak ezartzen duenez, urtero eguneratuko da kide bakarreko familia-unitateentzako errenta bermatuaren zenbatekoa, gizarte zerbitzuen arloko eskumena duen departamentuko titularraren foru agindu baten bidez, eta eguneratze-urteko urtarriletik aurrera izanen ditu ondorioak.

29.2 artikuluan ezartzen du, halaber, eguneraketaren portzentajea, gutxienez ere, hauen artean baliorik handiena duena izanen dela: Nafarroan aurreko urtean Kontsumoko Prezioen Indizeak (KPIak) izandako urteko batez besteko igoera eta Nafarroako batez besteko soldatek izandakoa; lan kostuei buruzko hiru hilean behingo inkestan ageri den soldaten kostu arruntaren arabera zenbatetsiko dira azken horiek, aurreko urteko lehenbiziko hiru hiruhilekoak eta urte horren aurreko urteko azken hiruhilekoa aintzat hartuta. Bi kasuetan, Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera. Hori guztia bat dator Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legearen 7.3 artikuluan adierazitakoarekin.

Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak txosten bat egin du, eta bertan proposatu du kide bakarreko familia-unitate batentzako errenta bermatuaren zenbatekoa egunera dadila 2023...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR