69/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 22koa, Ameskoabarreneko Udalaren Gollaoko Kontzejua iraungitzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 69/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 22koa, Ameskoabarreneko Udalaren Gollaoko Kontzejua iraungitzen duena. 2021eko ekainaren 28an Nafarroako Gobernuaren erregistro elektronikoan aurkeztu zen idazkiaren bitartez, Gollaoko Kontzejuko lehendakariak eskatu zuen aipatu kontzejua iraungitzeko prozedura abiatu zedin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44. artikuluarekin bat. Kontzejuan erroldatuta dauden 16 bizilagunen sinadurak zeuden eskaera horrekin batera, toki-erakundeko idazkariak autentifikatuta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.1.a) artikuluak xedatzen du kontzejuak iraungitzen direla bertan bizi diren bizilagunen gehiengoaren idatzizko eskaeraren bidez, udalari entzunaldia eman ondoren.

2021eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 18koan, argitaratu zen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 4ko 16/2021 Foru Agindua, Nafarroako kontzejuetako 2020ko urtarrilaren 1eko populazio kopuruak ofizial deklaratu zituena. Foru agindu horretan 30 biztanlekoa da Gollaoko Kontzejuaren populazio kopuru ofiziala, eta, horrenbestez, idazkariak ziurtatzen dituen 16 sinadurek bertako bizilagunen gehiengoa osatzen dute.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren irailaren 8ko 197/2021 Ebazpenaren bidez, zeina 2021eko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urriaren 11koan, Gollaoko Kontzejuari eta Ameskoabarreneko Udalari entzunaldia eman zitzaien eta kontzejua iraungitzeko espedientea jendaurrean jartzeko xedatu zen.

Ameskoabarreneko Udalak, 2021eko irailaren 20an, erabaki zuen Gollaoko Kontzejuko bizilagunen erabakia errespetatzea.

Beraz, aipatu lege-gorputzeko 44.1.a) artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direnez Gollaoko Kontzejua iraungitzeko, aipatu artikuluko 2. apartatuaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio kontzejua iraungitzeko dekretatzea, Lurralde Mugaketako Batzordeak txostena egin ondoren.

Lurralde Mugaketako Batzordeak, 2022ko ekainaren 14an, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 44.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Gollaoko Kontzejua iraungitzearen aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko ekainaren hogeita bian egindako bilkuran harturiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR