69/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baldintzak eta betekizunak garatzen baitira kenkaria aplikatzeko ekoizpen zinematografikoetan eta ikus-entzunezko sailetan egindako inbertsioengatik. Kenkari hori arautua dago Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 65.1 artikuluan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 69/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baldintzak eta betekizunak garatzen baitira kenkaria aplikatzeko ekoizpen zinematografikoetan eta ikus-entzunezko sailetan egindako inbertsioengatik. Kenkari hori arautua dago Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 65.1 artikuluan. Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 65.1 artikuluak arautzen ditu Espainiako film luzeen eta ikus-entzunezko sailen (fikziokoak, animaziokoak edo dokumentalak) ekoizpenetan egindako inbertsioengatiko kenkariak, baldin inbertsio horiek ahalbidetzen badute euskarri fisiko bat egitea horiek seriean eta modu industrialean ekoitzi aurretik.

Aipatutako 65.1 artikuluak ezartzen du ezen zergaren arloan eskumena duen departamentuko titularrak emandako foru agindu bidez arautu behar direla honako hauek:

a.–Kenkariaren oinarria osatzen duten gastuak.

b.–Gastuak Nafarroako lurraldean egindakotzat jotzeko irizpideak.

c.–Nafarroako Gobernuan kulturaren arloan eskumena duen departamentuko zuzendaritza nagusiaren txostenaren edukia eta prozedura. Txostena kenkariaren betekizunak eta baldintzak betetzeari buruzkoa izanen da, sortutako kenkaria eslei dezan zergadunak bere aitorpen likidazioan.

d.–Egindako inbertsioaren eta aplikatutako kenkariaren gainerako baldintzak betetzearen frogagiriak kulturaren arloan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuko zuzendaritza nagusian aurkezteko prozedura.

Ondorioz, foru agindu honen xedea da garatzea ekoizpen zinematografikoetan eta ikus-entzunezko sailetan egindako inbertsioengatiko kenkaria aplikatzeko baldintzak eta betekizunak.

Lehenik eta behin, kenkariaren oinarria osa dezaketen gastuak zehazten dira; hau da, ikus-entzunezko lanaren ekoizpen kostua –muga eta berezitasun batzuekin– gehi lanaren publizitate eta sustapen gastuak –ekoizpen kostuaren %40, gehienez ere–, bai eta ikus-entzunezko lana erakusteko, haren zaintza bermatzeko eta kopiak lortzeko beharrezkoak diren euskarri gastuak ere, betiere gastuok erabiltzen badira lanak aretoetan erakusteko edo, sailen kasuan, telebistetan edo edukiak streaming bidez eskaintzen dituzten OTT plataformetan emateko. Kenkariaren oinarrian sartuko dira, era berean, filmaren edo sailaren kostua frogatzeko eskatzen den auditoretza txosten bereziaren gastuak.

Gero, Nafarroako lurraldean egiten diren gastuak zehazteko irizpideak ezartzen dira. Horri dagokionez, komeni da oroitaraztea kenkariaren oinarria ekoizlearen inbertsioak osatuko duela, baldin eta Nafarroako lurraldean egindako gastuak inbertsioaren %40 badira; eta, ehuneko hori lortzen ez bada, Nafarroako lurraldean egindako gastuak zati 0,4 izanen da kenkariaren oinarria.

Azkenik, arautzen da, batetik, zer dokumentazio aurkeztu behar den kenkaria aplikatu aurreko txostena eskatzeko eta, bestetik, zer prozedura aplikatuko den Kultura Zuzendaritza Nagusiak kenkariaren oinarria zehazteko ebazpena eman dezan, honako hauek kontuan izanik: ekoizlearen inbertsioa, Nafarroako lurraldean egindako gastuak, eta inbertsioak finantzatzeko jaso diren dirulaguntzak.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 65. artikuluan ezarri den eta eman zaidan gaikuntzagatik,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Ekoizpen zinematografikoetan eta ikus-entzunezko sailetan inbertsioak egiteagatiko kenkariaren oinarrian sartzen diren gastuak.

1. Honako hauek sartuko dira Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 65.1 artikuluan ezarritako kenkariaren oinarrian:

  1. Ekoizpenaren kostua, kopia estandarra edo master digitala lortu artekoa, honako berezitasun eta muga hauekin:

    1. Ekoizle exekutiboaren ordainsaria, zeinak ezin izanen duen gainditu muga hauetatik handiena:

    a’) Ekoizpen kostuaren %10.

    b’) 100.000 euro.

    Kostutzat hartuko da, bakar-bakarrik, pertsona fisikoek egindako ekoizpen exekutiboa, edo pertsona juridikoek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR