69/2017 FORU DEKRETUA, uztailaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta hari lotutako edo haren mendeko erakunde, sozietate eta fundazio publikoen banku-kontuei buruzko informazioaren argitalpena arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kontu Irekiei buruzko azaroaren 11ko 16/2016 Foru Legeak ezartzen duenez, aldian behin Nafarroako Atarian informazio eguneratua argitaratu behar da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek eta sozietate eta fundazio publikoek finantza-erakundeetan dituzten kontu korronteen saldoei buruz.

Foru lege horrek argitaratu beharreko informazioa ezartzen du, baina agindu horren alderdi batzuek interpretazio arazoak sor ditzakete, eta horregatik bidezkoa da gai batzuk zehaztea zalantzak argitzeko. Beraz, legearen esparru subjektiboari dagokionez, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legean jasotako definizio zabala oinarri hartuta, foru dekretu honek entitate horiek zerrendatzeko mekanismo bat ezartzen du. Zerrenda osoa Gobernu Irekiaren Atarian argitaratuko da.

Argitaratu beharreko informazioari dagokionez, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legeak finantza-erakundeetan irekitako banku-kontuak aipatzen ditu. “Banku-kontu” kontzeptuan sartzen diren finantza-aktibo eta finantza-pasiboen multzoa askoz zabalagoa da Foru Komunitateko Diruzaintzak funts likidoak kudeatzeko erabiltzen dituen tresnen multzoa baino. Izan ere, azken multzo hori Kontu Irekiei buruzko Foru Legearen xedea da. Horrenbestez, argitaratu beharreko banku-kontratuen motak zehaztu behar dira, foru legea aplikagarri duten entitateen funts likidoen egoera desitxuratu dezaketen elementu guztiak kenduz. Horregatik, argitalpena funts likidoen ageriko gordailuen tresnetara mugatzen da, diru-bilketarako kontu murriztuak barne; izan ere, nahiz eta berez ez diren diruzaintza tresnak eta Foru Komunitateko Administrazioak ez duen horien gaineko kontrolik, funts publikoen gordailuak dira, beti hilabetetik beherako mugaeguna dutenak.

Foru legeak kontuen ezaugarri batzuk ere aipatzen ditu, haien saldo eta mugimenduak behar bezala interpretatzeko beharrezkoak, eta horregatik argi eta garbi definitu behar dira kontu bakoitzaren edo kontu kategoria bakoitzaren izaera, helburua edo berariazko arauak, kontu baten ezaugarriek testuinguru egokia eman dezaten aldian behin mugimendu eta saldoei buruz argitaratzen den informazioa ulertzeko.

Bestetik, diruzaintzaren kudeaketa Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuan zentralizatuta badago ere, askotan Foru Komunitateko Administrazioko unitate organiko oso ezberdinek kudeatzen dute banku-kontu bat. Testuinguru horretan, kontu guztien saldoak euskarri bakar batean argitaratzeak behartzen du kontuen informazioa zentralizatzeko mekanismo bat ezartzera, foru legean aurreikusia. Legeak diruzaintzako eginkizunak dituen organoari esleitzen dio kontuen datuak emateko ardura. Barreiatutako iturburuen datuak epe laburrean eta formatu bateratuan lortzeak arriskuan jar dezake prozesuaren eraginkortasuna. Eraginkortasun hori bermatzeko, finantza-erakundeek komunikatu behar dute argitaratu beharreko informazioa, Espainiako Bankuen Elkarteak fitxategiak bidaltzeko onetsitako datuen egitura normalizatuaren bidez. Mekanismo hori...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR