682/2014 FORU AGINDUA, azaroaren 5ekoa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, familia ugarientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituen deialdian 130.395 euroko gasturako baimena kentzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Politiketako kontseilariak martxoaren 25ean emandako 158/2014 Foru Aginduaren bidez, familia ugarientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituen deialdiaren oinarriak onetsi ziren.

Baimendutako gastua 194.000 eurokoa izan zen.

Deialdia bukatzeko epea 2014ko azaroaren 14a izan zen. Gaur egun, konprometituriko gastua 33.604,62 eurokoa da, eta badaude 160.395,38 euro konprometitzeko.

Eskaera berrien aurreikuspena kontuan izanik, proposatzen da 130.395 euroko gastuari baimena kentzea, beste behar batzuetan aplikatzeko.

Familiaren eta Haur eta Nerabeentzako Arretaren zuzendariordearen txostena ikusirik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 130.395 euroko gastuari baimena kentzea, familia ugarientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituen deialdian, 2014ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Familia ugarientzako laguntzak” izeneko 930002 94200 4809 231509 kontu-sailaren kargura.

  2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  3. Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR