68/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 22koa, kultur mezenasgoaren lehentasunezko jarduerak ezartzen dituena 2022. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 68/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 22koa, kultur mezenasgoaren lehentasunezko jarduerak ezartzen dituena 2022. urterako. ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legeak lehen xedapen gehigarrian ezartzen du foru dekretu bidez ezartzen ahalko dela zergaldi bakoitzean kultur mezenasgoaren arloan lehentasuna duten jardueren eta proiektuen zerrenda bat. Nolanahi ere, jarduera eta proiektu horiek aipatu foru legearen 2., 4., 5. eta 6. artikuluetan aurreikusitako betebeharrak eta baldintzak bete beharko dituzte. Jarduera eta proiektu horiei dagokienez, kasuan kasuko foru dekretuak ehuneko bost gehitu ditzake, gehienez ere, 8/2014 Foru Legean ezarritako kuota-kenkarien ehunekoak eta mugak.

1972. urteko uda hasieran, nazioarteko “Iruñeko topaketak” jaialdia egin zein, Estatuan egindako abangoardia jaialdietan zabalena eta esanguratsuena. Artea bizitzan barreiatzearen ideiari eutsita, eta jakitun topaketak iragankorrak zirela, diktaduraren azken urteetan ezarritako ordenari buelta emateko aukera gisa bizi izan ziren.

“72ko topaketak” gogora ekarrita aldaketa bat sortu nahi da, abiapuntu sendo bat, orduko topaketa haien oroitzapena epe luzerako kultur proiektu serio eta irmo baten oinarria izan dadin. Hori horrela, erantzukizun sakonaz baino ezin da jardun, kultura, bere arlo guztietan, hausnarketarako eta aldaketarako elementu gisa iris dadin herritarrengana, eta ez aisialdirako modu gisa.

Horrenbestez, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat etorrita, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko ekainaren hogeita biko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea da ezartzea, 2022. urterako, kultur mezenasgoaren lehentasunezko jarduerak eta haiek bete behar dituzten betekizunak eta baldintzak.

2. artikulua. Kultur mezenasgoaren arloko lehentasunezko jarduerak eta proiektuak 2022an.

1. 2022an lehentasunezkoak izanen dira “Iruñeko Topaketak (1972)” delakoen 50. urteurren-ospakizunarekin lotura duten kultur jarduerak eta proiektuak.

2. Jarduera eta proiektu horietarako, ehuneko bost handiagoak izanen dira kuota-kenkarien ehunekoak eta mugak, zeinak ezarrita baitaude Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR