67E/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Aroztegin (Atetz), 5. poligonoko 88. lurzatian, kanpaleku turistikoa ezartzeko plan bereziaren espedientea behin betiko onesten duena. Sustatzaileak Alfonso Serrano Pérez Nievas, Marta Gastón Valenzuela, Fernando Arriazu Liberal eta Marisol Calzado Onieva dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Atezko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea, Aroztegin (Atetz), 5. poligonoko 88. lurzatian, kanpaleku turistikoa ezartzeko plan bereziaren espedientea. Sustatzaileak Alfonso Serrano Pérez Nievas, Marta Gastón Valenzuela, Fernando Arriazu Liberal eta Marisol Calzado Onieva dira.

  2. Ahalmena ematea Atezko Udalari Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan aurreikusitako baimenak tramitatu eta emateko plan bereziaren esparruan, foru lege beraren 118. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

    Ondorio horietarako, sustatzaileak beharrezko dokumentazio teknikoa aurkeztu beharko dio Udalari, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 119. artikuluari eta martxoaren 30eko 24/2009 Foru Dekretuaren 14. artikuluari jarraituz; foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen antolamenduari buruzko erregelamendua onetsi zen.

  3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR