674E/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 20koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikoen Estrategiaren Batzorde Teknikoaren helburuak eta erantzukizunak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2013an, Paziente kronikoei eta pluripatologikoei arreta emateko Nafarroako estrategia eratu zen, arreta emateko eredua eraldatzeko baliabide estrategikoaren gisa, pazienteari orientazioa ematera eta osasun arloan emaitzak lortzera bideratutik.

Nafarroako 2014-2020 Osasun Planak estrategia hori bereganatzen du Osasun Plana garatzeko garrantzizko osagai gisa. Osasun plan horretan 12 estrategia zehazten dira osasunaren arloko 8 helburu orokor gauzatzeko. Oraingo 12 estrategietatik, 4k lotura zuzena dute Nafarroako Kronikoen Estrategiarekin; hau da, estrategia horretan oinarritzen dira bere garapenerako.

Osasun Planak ezartzen du beharrezkoa dela erantzukizun maila batzuk ezartzea, eta, hala, honako figura hauek sortzea: estrategiaren arduradun teknikoa, programaren koordinatzaileak eta estrategia bakoitzaren batzorde teknikoa. Horietako bakoitzaren eginkizunak eta izendapena kasuan kasuko foru aginduetan finkatuko dira.

Foru agindu honetan batzorde tekniko bakar batean sartzen dira Kronikoen Estrategiarekin lotura zuzenena duten 4 estrategiak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Kronikoen Estrategiaren Batzorde Teknikoa sortzea. Bere gain hartuko du Paziente kronikoei eta pluripatologikoei arreta emateko Nafarroako estrategian ezarritako helburuak betetzea (estrategian sartuta daude). 2014-2020 Osasun Planean estrategia hauetarako ezarritako helburuak ere bere gain hartuko ditu: Paziente pluripatologikoei arreta ematea; Neuroendekapenezko eritasunak; Arnasbideetako eritasunei aurrea hartu eta arreta ematea; Odol-hodietako eritasunei eta diabetesari aurrea hartu eta arreta ematea.

  2. Kronikoen Estrategiaren erantzukizun teknikoen egitura eta eginkizunak onestea. Hona hemen:

    1. Honako hauek eratuko dute estrategiaren egitura teknikoa:

      1) Kronikoen Estrategiaren arduradun teknikoa.

      2) Kronikoen Estrategian sartutako 4 estrategien arduradunak:

      –Dementziari eta beste neuroendekapenezko eritasun batzuei arreta emateko estrategiaren arduraduna.

      –Odol-hodietako eritasunei eta diabetesari aurrea hartu eta arreta emateko estrategiaren arduraduna.

      –Arnasbideetako eritasunei aurrea hartu eta arreta emateko estrategiaren arduraduna.

      –Paziente pluripatologikoei arreta emateko estrategiaren arduraduna.

      3) Kronikoen Estrategiaren batzorde teknikoa.

    2. Kronikoen Estrategiaren arduradun teknikoaren eginkizunak. Arduradun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR