67/2018 FORU AGINDUA, irailaren 3koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana. Honen bidez onesten da “Hiriarteko autobusentzako geralekua egokitzea Nafarroako N-121 errepideko 23+100 kilometro puntuan, Mendibilen” izeneko proiektua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Behin-behinekoz onesteko aurkeztu da “Hiriarteko autobusentzako geralekua egokitzea Nafarroako N-121 errepideko 23+100 kilometro puntuan, Mendibilen” izeneko proiektua.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak, Garraio Zerbitzuak hala eskatuta, arestian aipatutako eraikuntza proiektua idatzi du. Proiektu horretan zehaztu da zer jarduketa gauzatu behar diren Mendibilgo hirigunera errazago irits daitezen hiriarteko eta eskolako garraioak. Geralekua egokituta lortu nahi da hirigunera ahalik eta erosoen eta seguruen irits daitezela bai garraio publikoaren eta eskola garraioaren erabiltzaileak, bai herriko bizilagunak, eta, bidenabar, bertakoen nahiz pasoan direnen bide segurtasuna hobetzea.

Gaur egun, autobusentzako geraleku bat dago N-121 errepidearen 23+100 kilometro puntuko bidegurutzean, errepidearen bi aldeetara. Puntu horretan, errepidearen ezkerreko bazterrean, autobusentzako geraleku bat dago (markesina bat, adreiluzko egitura duena eta panel zeharrargiz estalita dagoena). Errepidearen eskuineko bazterrean ere gelditzen da autobusa, baina alde horretan ez dago instalaziorik, bertan geralekua dagoela adierazten duenik. Gaur egun, hiriarteko garraio publikoa erabiltzen dutenek N-121 errepidea zeharkatzen dute, bidegurutzean, eta hori oso arriskutsua da bide-segurtasunaren aldetik; bai ibilgailuen zirkulaziorako, bai oinezkoentzako.

Hizpide dugun zerbitzu hau beharrezkoa baldin bada ere, oso erabiltzaile gutxi ditu. Horregatik, eskatu ahalako zerbitzu bihurtzea aurreikusita dago, alegia, erabiltzaileek eskatuta sar dadila autobusa herrian, beraien bila. Tafallarantz doazen eskola garraioko autobusak 22+800 kilometro puntuko bidegurutzetik sartzen dira Mendibilgo hirigunera, eta, ikasleak hartu ondoren, N-121 errepidera ateratzen dira, 23+100 kilometro puntuan dagoen bidegurutzetik. Tafallatik datorrenean, kontrako bidea egiten du.

Herrira sartzeko, ibilgailuek gelditu egin behar dute N-121 errepideko zirkulazio erreian, ez baitago gelditzeko eta ezkerrera biratzeko aukera ematen duen itxaron erreirik errepidearen erdian. Zenbait ezusteko eragin ditu horrek, eta arrisku handian jartzen du bide segurtasuna.

Proiektuan, lehendik dauden bi bidegurutzeak egokitzea aurreikusi da (N-121 errepideko 22+800 kilometro puntuan dago bat, eta 23+100 kilometro puntuan bestea). Jarduketa errepidea zabaltzean datza. Eskuineko bazterra zabalduko da; horrela, errei bat jarri ahal izanen da errepidearen erdian, ibilgailuak bertan gelditu eta ezkerrera har dezaten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR