67/2017 FORU DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretua aldatzen duena. Horren bidez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Denbora iraganda foru dekretu hori onetsi zenetik, eskuratutako esperientziak aholkatzen du zenbait unitateren egitura eta antolaketaren banaketa egokitzea.

Zehatzago, teknologia berrien arloan, bilakaera tekniko eta administratiboak egituraren egokitzapena eskatzen du. Urriaren 1eko 39/2015 eta urriaren 1eko 40/2015 legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa) bulkada garrantzitsua dira administrazio elektronikoa ezartzeko. Ezinbesteko eginbeharra dakarte berekin, gainera, bete-beteko dedikazioa duen unitate organiko bat jarri beharra dago horretarako. Bestetik, nabaria da beharrezkoa dela unitate organiko berariazko bat izatea Nafarroako Zerga Ogasunaren proiektu eta eginkizunetarako, Zerga Ogasunaren premiak eta gainerako arlo sektorialenak desberdinak baitira. Zerga jarduerak (ikuskatzailetza, kudeaketa eta ekonomia) arras asmo garantista du, eta segurtasun eta kontrol maila handia behar du (ordezkaritza, aitorpenak, pagamenduak, eragin ekonomiko handiko jakinarazpenak, etab). Gainerako unitateetan ez da halako zorroztasuna arlo horietan, eta beste zenbait aspekturi ematen zaie garrantzi handiagoa, garantismoa traba izan dezaketen zenbait aspekturi: pertsonalizazioa, gaurkotze-lana, erabilgarritasuna edo lastertasuna.

Nafarroako Zerga Ogasunaren proiektuak orain arte, administrazio elektronikoa ezartzeko lan orokorrekin batera, Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuko Prozedura Elektronikoen Atalaren barrenean zeudenez, beharrezkoa da Zerga Ogasunaren eremua bereiztea eta, horretarako, arlo horretarako atal berariazko bat sortzea, Ogasuneko eta Finantza Politikako arloetako Informazio Sistemen Proiektuen Atala izenekoa, eta lehendik zegoena aldatzea, Prozedura Elektronikoen Atala alegia, eta hemendik aitzina Administrazio Elektronikoaren Atala deitzea, modu esklusiboan administrazio elektronikoaren arloan ari dadin, lehentasunezko eginkizuna baita, ezin atzeratuzkoa baita haren inplantazioa, legeak agindua.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 5eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR