66/2021 FORU DEKRETUA, uztailaren 14koa, uztailaren 30eko 61/2014 Foru Dekretua aldatzen duena. Haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordea arautu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 66/2021 FORU DEKRETUA, uztailaren 14koa, uztailaren 30eko 61/2014 Foru Dekretua aldatzen duena. Haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordea arautu zen. ATARIKOA

Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko boluntarioen lana arautu zen, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44. artikuluko 17., 14. eta 18. zenbakiek Nafarroari eskumen esklusiboa esleitu baitzioten gizarte laguntzaren, aisialdiaren erabilera egokiaren, komunitatearen garapenaren eta hirugarren adinekoen politikaren arloetan.

Horri loturik, Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen 16. artikuluak, Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordea eratzen du; batzorde hori boluntariotzako programekin zerikusia duten departamentuetako zuzendari nagusiek osatzen dute, eta egun Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordea arautzen duen uztailaren 30eko 61/2014 Foru Dekretuaren bidez arautzen da.

Ikusirik boluntariotza sustatzeko politiken zeharkakotasuna, zeinak ekintza koordinatua eskatzen baitu Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eremuan, egoki ikusten da herritarren partaidetzaren arloko eskumena duen departamentuak boluntariotzaren arloko unitate eskudunak bultzatu eta sektoreka koordinatzea, eta boluntariotzako lanak egiten dituzten entitateen errolda kudeatzea.

Beraz, xedea hori izanik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordea arautzen duen uztailaren 30eko 61/2014 Foru Agindua aldatzea.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak eta Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko uztailaren hamalauan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea 61/2014 FORU AGINDUA, uztailaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordea arautzen duena.

Bat. 3. artikulua aldatzen da. Hemendik aurrera, testu hau izanen du:

“3. artikulua. Atxikipena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordea partaidetzarren arloko eskumena duen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR