65/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 6koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez arautzen dira Nafarroako Foru Komunitatearen eremuko lanbide heziketako prestakuntza programak, hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleentzat, hain zuzen ere uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren V. kapituluan aipatuak, baita otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aipatuak ere.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, 39. artikuluan ezartzen ditu Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak. 41.1 artikuluak adierazten duenez, 15 eta 17 urte bitarteko ikasleentzako zikloak dira, bermatze aldera etengabeko ikaskuntzako gaitasunak eskuratuko dituztela eta, gainera, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren 1. mailako kualifikazioa gutxienez lortuko dutela.

Hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dituen otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriaren bidez, oinarrizko hamalau lanbide titulu onetsi ziren, haien oinarrizko curriculumak finkatu, eta adierazi zen lanbide heziketako beste eskaintza batzuk ezar daitezkeela, hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleentzat.

Hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren V. kapituluan, adierazten da lanbide heziketako prestakuntza programak izan daitezkeela 17 urtetik gorako pertsonentzat, hain zuzen hezkuntza sistema utzi dutenentzat goiz eta kualifikazio profesionalik gabe.

Hazkundeari, Lehiakortasunari eta Efizientziari buruzko urriaren 15eko 18/2014 Legearen IV. tituluak ezartzen du Gazteen Bermearen Sistema Nazionalaren ezarpena, eta beste neurri batzuk ere jasotzen ditu lanik gabe eta hezkuntza edo prestakuntza sistemetatik kanpo daudenen okupazioa sustatzeko, 16 urtetik gora eta 30 urtetik behera dituztenentzat. Lege horrek, Gazteen Bermearen Sistema ezartzeko planarekin bat, besteak beste neurriak garatzen ditu gazteak berriz ere hezkuntzan txertatzeko, kualifikazio profesionala lor dezaten, aukera izan dezaten lan munduan sartzeko eta hezkuntza sisteman aurrera egiteko.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Foru agindu honen xedea da arautzea lanbide heziketako prestakuntza programak, “Lanbide Lantegi” izenekoak, hain zuzen ere uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren V. kapituluan aipatuak, baita otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aipatuak ere. Honako hauek dira Lanbide Lantegien helburu: ez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua ez baliokidea edo goragokoa den titulazio akademikorik ez duten ikasleak, orokorki adinaren baldintzak betetzen dituztenak, eta, kasua bada, ondoren azalduko diren beharkizunak ere betetzen dituztenak.

    2. artikulua. Aplikazio eremua.

      Kualifikazio profesionalik ez duten ikasleentzako lanbide heziketako berariazko programak, “Lanbide Lantegi” izenekoak, ematen dituzten ikastetxe publiko eta pribatuetan aplikatuko da foru agindu hau, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ikastetxe horiek funts publikoekin sostengatuak izanik.

    3. artikulua. Xedea eta helburuak.

    4. “Lanbide Lantegiak” dira lanbide heziketako prestakuntza programak, helburu dutenak prestakuntza eta kualifikazio beharrei erantzuna ematea gazteentzat, baldin ez badute, batetik, oinarrizko lanbide titulurik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulurik, baliokidea edo goragokoa den beste titulazio akademiko ofizialik, edo, bestetik, kualifikazio profesional frogaturik, eta, oro har, foru agindu honetan ezarritako beste sarrera-beharkizunak betetzen badituzte.

    5. Lanbide Lantegiek helburu hauek dituzte:

      –Lanpostu bat eskuratzeko eta gizartean aktiboki parte hartzeko beharrezkoak diren lanbide gaitasunak eta etengabeko ikaskuntzarenak lortzea.

      –Ikasleen garapen pertsonalean eta autoestimuan, autogidaritzan eta autonomia pertsonalean eta sozialean laguntzea.

      –Laguntza ematea ikasleek aurrera egin dezaten lanbide heziketako hezkuntza sisteman, behar adinako ezagutzak eta abileziak eskuratuz, erdi mailako lanbide zikloak probetxuz egin ahal izateko.

      –Laguntza ematea ikasleek aurrera egin dezaten enplegurako lanbide heziketaren sisteman, baita bizi osoko ikaskuntzan ere.

      –Beharrezko ohitura eta jarduerak eskuratzen laguntzea, lan jardueraren ondorioz gertatzen ahal diren arriskuen aurrean neurriak hartuz eta segurtasunez lan egiteko.

      –Lan esperientziak eskaintzea lantokiko prestakuntza izeneko moduluaren bidez, lortutako prestakuntzaren eta lanbide gaitasunen arabera.

      –Ikasleen laneratzea erraztea, tutoreen laguntza eta banakako orientabide soziolaboral eta akademikoaren bitartez, arreta berezia emanez haien garapen pertsonalari, ikaskuntzei, lan merkatuaren ezagutzari eta lan bilaketa aktiboari.

    6. artikulua. Modalitateak.

      Nafarroako Foru Komunitatean, Lanbide Lantegiak bi modalitatetan emanen dira:

      1. “Lanbide Lantegien 1. modalitatea”: 1. mailako gaitasun unitateei lotutako lanbide moduluak ditu modalitate honek, gehi prestakuntza osagarriko beste modulu batzuk. Horien helburuak zehaztu egin behar dira, ikaskuntzako emaitzetan, ebaluazio irizpideetan eta edukietan.

      2. “Lanbide lantegien 2. modalitatea”: 1. eta/edo 2. mailako gaitasun unitateei lotutako lanbide moduluak ditu modalitate honek, gehi prestakuntza osagarriko beste modulu batzuk. Horien helburuak zehaztu egin behar dira, ikaskuntzako emaitzetan, ebaluazio irizpideetan eta edukietan.

      Modalitate hau, era berean, beste bi mota desberdinen bidez garatzen ahalko da:

      –Ikastetxe publiko batean edo Hezkuntza Departamentuak baimendutako ikastetxe pribatu batean.

      –Enpresa jarduerarekin txandakaturik.

    7. artikulua. Lanbide Lantegietan sartzeko beharkizunak.

    8. Lanbide Lantegien 1. modalitatean sar daitezke honako beharkizun hauek aldi berean betetzen dituztenak:

      1. Ez izatea ez oinarrizko lanbide heziketako titulurik, DBHko graduatu titulurik, ezta baliokidea edo goragokoa den titulaziorik.

      2. Bi adin hauetakoren bat izatea:

      b1) Lanbide Lantegian inskribatzen diren urte naturalean hamazazpi urtetik hogeita batera bitarte eginak izatea.

      b2) Lantegian inskribatzen diren urte naturalean hamasei urte egitea, eta honako inguruabarretako batean egotea:

      –Zer Lanbide Lantegitarako eskatzen den onartua izatea, horren aurre-aurreko ikasmaila egiten aritzea Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa batean.

      –Zer Lanbide Lantegitarako eskatzen den onartua izatea, horren aurre-aurreko ikasmaila egiten aritzea Curriculum Egokituko Programa batean.

      –Zer Lanbide Lantegitarako eskatzen den onartua izatea, horren aurre-aurreko ikasmaila egiten aritzea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean.

      –Beste hezkuntza sistema batzuetatik etorria izatea.

    9. Lanbide Lantegien 2. modalitatean sar daitezke honako beharkizun hauek aldi berean betetzen dituztenak:

      1. Kualifikazio profesional frogaturik ez izatea, dela lanbide heziketako titulu baten bidez edo lanbide kualifikazioko programa baten bidez, dela profesionaltasun-ziurtagiriaren bidez.

      2. Lanbide Lantegian inskribatzen diren urte naturalean hamazazpi urtetik hogeita bederatzira bitarte eginak izatea.

      3. Langabezian egotea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren mendeko enplegu agentzietan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuak egotea eta langabezia txartela indarrean izatea.

      4. Talde berariazkoentzako lantegiak baimenduz gero, horietako kide izanen dira hartzaileak.

  2. KAPITULUA

    Prozedura, Lanbide Lantegietan onartua izateko prozesuan inskribatzeko

    1. artikulua. Inskribatzeko prozedura.

    2. Lanbide Lantegien 1. modalitatean onartua izateko prozeduran inskribatzeko, prozedura honi jarraituko zaio.

    3. Inskripzioaren urte naturalean 17 urte edo gehiago betetzen dituzten ikasleen kasuan, inskripzioa egiten den ikasturtean eskolaturik badaude:

      1. Ikasleak, gurasoen edo legezko ordezkarien adostasuna izanik adingabeen kasuan, Lanbide Lantegietan onartua izateko prozeduran inskribatzeko proposamen-txosten bat eskatuko dio ikastetxeko zuzendariari.

      2. Zuzendariak baloratuko du, tutorearekin, irakasle taldearen ordezkari dela, eta ikastetxeko orientatzailearekin, ea egokitzat jotzen den ikaslea inskribatzea Lanbide Lantegien 1. modalitateko onarpen prozeduran, etengabeko gaitasunak eskuratzeko, baita Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide gaitasunak ere. Egokitzat jotzen bada, inskribatzeko azken proposamena prestatuko du, foru agindu honen 1. eranskin ereduaren arabera.

      3. Ikastetxeko zuzendariak ikasleari emanen dio, eta, hala balegokio, gurasoei edo legezko ordezkariei, Lanbide Lantegien 1. modalitatean inskripzioa egiteko azken proposamena. Prozedura garaiz bukatu behar du, kontuan hartuta ikasleak denbora behar duela kasuan kasuko ikasturterako ezarritako epean inskribatzeko.

    4. Inskripzioaren urte naturalean 16 urte betetzen dituzten ikasleen kasuan, inskripzioa egiten den ikasturtean eskolaturik badaude Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa batean, Curriculum Egokituko Programa batean edo Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean:

      1. Ebaluazio akademikoa: ikasturtearen bigarren ebaluazioa bukatutakoan, hau da, azken hiruhilekoan eta ikasturtearen azken ebaluazioa burutu arte, irakasle-taldeak inskripzio-txostena nola egin adostuko du. Txostenean justifikatu beharko da zergatik den neurri egokia Lanbide Lantegien 1. modalitaterako proposatutako inskripzioa, ikasleak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR