65/2015 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 65/2015 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezarri ziren. Abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuan, hots, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko prima jakin batzuk edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezartzen dituen horretan, ezarrita dago baldintzazkotasuna aplikatzeko Espainiako arau esparrua.

Araudi hori foru antolamenduan txertatu da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren bidez, non ezarri baitziren mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak.

Berriki, indarra hartu du urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuak, non berariazko xedapenak ezartzen baitira Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzeko emandako zenbait errege dekretu 2021. eta 2022. urteetan aplikatzeko, zehazki, 1075/2014, 1076/2014, 1077/2014 eta 1078/2014 errege dekretuak, denak abenduaren 19koak. Horrek ekarri du abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretua aldatzea, baldintzazkotasun arau batzuk aplikatzeari dagokionez.

Zehazki, berariazko xedapen batzuk gehitu dizkio Nekazaritzako zein ingurumeneko 7. baldintza egokiari (“Berezitasun topografikoak mantentzea eta heskaiak eta zuhaitzak inausteko debekua hegaztien haziera eta ugalketa garaian” izenekoari), landaketa intentsiboetan egiten den gaueko uzta-bilketa mekanikoaren ondorioz, eta hori foru araudian sartu beharra dago.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR