64/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 15ekoa, zeinaren bidez onesten baita nekazaritzako azpiegituretako jarduketa bat Ribaforadako udalerrian, Ribaforada II (“La Dehesa”) eremuan lurzatien berrantolamendua egiteko eta ureztalurrak modernizatzeko, eta adierazten baita jarduketa hori onura publikokoa eta presakoa dela.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

130. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 1a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 64/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 15ekoa, zeinaren bidez onesten baita nekazaritzako azpiegituretako jarduketa bat Ribaforadako udalerrian, Ribaforada II (“La Dehesa”) eremuan lurzatien berrantolamendua egiteko eta ureztalurrak modernizatzeko, eta adierazten baita jarduketa hori onura publikokoa eta presakoa dela. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 11ko 483/2017 Foru Aginduaren bidez, Ribaforada II eremuan –ureztalurrak– nekazaritzako azpiegituretako jarduketak hastea onetsi zen.

Ribaforada II eremuak –ureztalurrak– “El Monte” (Lodosako ubideko Aguas Rodadaseko ureztatzaileen elkarteak kudeatua) eta “La Dehesa” (dagokion ureztatzaileen elkarteak kudeatua) grabitate bidezko ureztalurrak ditu.

Bi aldeak behin betiko bereiztea erabaki da, eta bi jarduketa independente egin dira, elkarrengandik hurbil badaude ere.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 494E/2022 Ebazpenaren bidez, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendari Nagusiak (Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua) sustatutako “Ribaforada II-La Dehesa” eremuko lurzatiak berrantolatzeko eta ureztalurrak modernizatzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin da.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 12. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuari dagokiola nekazaritzako azpiegituretako esku-hartze bat onestea, eta hori foru dekretu baten bidez eginen duela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak proposatuta.

Horiek horrela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko ekainaren hamabostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Onespena.

Onestea nekazaritzako azpiegituretako jarduketa bat Ribaforadako udalerrian, Ribaforada II (“La Dehesa”) eremuan lurzatien berrantolamendua egiteko eta ureztalurrak modernizatzeko, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legean ezarritako moduan.

2. Onura publikoa eta presaz egin beharra adieraztea.

Adierazten da Ribaforada II (“La Dehesa”) eremuan lurzatien berrantolamendua egiteko eta ureztalurrak modernizatzeko egin gogo den nekazaritzako azpiegituretako jarduketa onura publikokoa eta presakoa dela, ondasunak eta eskubideak desjabetzeko, aldi baterako eta betiko okupatzeko eta bidezkoak diren zortasun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR