64/2021 FORU DEKRETUA, uztailaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 64/2021 FORU DEKRETUA, uztailaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena. Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak egin txostenean jakinarazi da suhiltzaile kabo izateko 16 lanposturen lan publikoaren eskaintza sustatu beharra dagoela, suhiltzaile kabo diren funtzionarioek erretiroa hartuta eta bigarren jardueraren egoerara igarota hutsik gelditu diren suhiltzaile kaboen lanpostuak betetzeko, zerbitzu horren funtzionamendu zuzena bermatzearren.

2021eko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legeak, bere artikulu multzoan, langile berriak administrazio publikoetan sartzeko mugak ezartzen ditu, eta jarduera publikoaren sektore jakin batzuetan aplikatzen ahal diren salbuespenak.

Salbuespen horiei dagokienez, xedatzen da ez direla gehieneko ordezte-tasan sartuko barne igoeraren bidez betetzeko deitzen diren lanpostu publikoak.

Suhiltzaile kaboen 16 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako zuzkidura. Ez dira konputatzen 2021eko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legearen ordezte-tasaren ondorioetarako.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak, horretaz kontsulta eginik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaiari, Nafarroako Gobernuari proposatu dio lan publikoaren eskaintza partziala onets dezala, suhiltzaile kaboen 16 lanpostu betetzeko.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR