63/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 15ekoa, Nafarroan kirol arloko lanbideetan aritzeko lehen sorospenetako hasierako prestakuntza egiaztatzea arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

130. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 1a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 63/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 15ekoa, Nafarroan kirol arloko lanbideetan aritzeko lehen sorospenetako hasierako prestakuntza egiaztatzea arautzen duena. ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.14 artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari erabateko eskumena ematen dio kirola sustatzearen arloan. Orobat, eta aipatu lege organikoaren 44.26 artikuluari jarraikiz, Nafarroak eskumen esklusiboa du profesionalen elkargoen arloan eta tituludun lanbideetan jardutearen arloan.

Nafarroako Foru Komunitateak bereganatutako eskumen horiek baliatuz eman zen apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legea, Nafarroan kirol-lanbidean hasteari eta jarduteari buruzkoa. Nafarroan kirol arloko lanbide jakin batzuetan hasteko eta aritzeko oinarrizko alderdiak arautzen ditu, berariaz adierazten du zein diren lanbide horiek, lanbide bakoitzaren jardun-eremu funtzional orokorra ezartzen du, eta aditzera ematen du lanbide horietako bakoitzean sartzeko zer kualifikazio eskatzen den.

Nafarroan kirol-lanbidean hasteari eta jarduteari buruzko apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legearen 17. artikuluak ezarri duenez, foru lege horretan araututako lanbideren batean ari diren guztiek, baldin kirol jardueretan ari badira presentzia fisikoa izanik, barnean direla boluntarioak, lehen laguntzako prestakuntza frogatu beharko dute; hasierako prestakuntzatzat jo behar da hori, zeren artikulu berean ezartzen baita lehen laguntzako hasierako prestakuntza eguneratzeko ikastaroetan ere parte hartu beharko dutela kiroleko profesionalek.

Aurreikuspen horrekin batera, legeak agindu bat dakar: kirol eta osasun arloetan eskudun diren departamentuen ekimenez, erregelamenduz ezarri behar dira aipatutako hasierako prestakuntza frogatzeko eta eguneratzeko baldintzak eta prozedura.

Foru dekretu honek lehen sorospenetako hasierako prestakuntza egiaztatzeko ezartzen duen sistema erantzukizunpeko adierazpenean oinarrituta dago, sistema hori aurreikusten baita, arau orokor gisa, Kirol-lanbidean hasteari eta jarduteari buruzko apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legearen 11. artikuluan.

Foru dekretu hau prestatzeko prozeduran kontsulta egin zaie berariaz Nafarroan ordezkaritza handiena duten sindikatuei, horrela ezartzen baitu Nafarroan kirol-lanbidean hasteari eta jarduteari buruzko apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legearen hamaseigarren xedapen gehigarriak.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat etorriz eta Nafarroako Gobernuak 2022ko ekainaren 15eko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Foru dekretuaren xedea.

1. Foru dekretu honen xedea da lehen sorospenetako hasierako prestakuntza egiaztatzeko eta eguneratzeko baldintzak eta prozedura arautzea (hasierako prestakuntza hori Nafarroan kirol-lanbidean hasteari eta jarduteari buruzko apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legearen 17. artikuluan eskatzen da).

2. Arau honen eremutik kanpo gelditzen da kanpoko desfibriladoreak erabiltzeko behar den prestakuntza, urtarrilaren 30eko 6/2019 Foru Dekretuaren bidez arautuko baita (dekretu horrek kanpoko desfibriladore automatizatuen instalazioa eta horiek erabiltzeko prestakuntza arautzen ditu). Era berean, profesionaltasun ziurtagirietan eta hezkuntza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR