63/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 12koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, proiektu hau behin-behinean onesten duena: “Ekoduktua A-10 autobiako 22+000 KPn, Etxarri Aranatzen”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

172. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 63/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 12koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, proiektu hau behin-behinean onesten duena: “Ekoduktua A-10 autobiako 22+000 KPn, Etxarri Aranatzen”. Arakil ibarrean (Nafarroa) Iruñea eta Gasteiz arteko ardatza osatzen duten hainbat azpiegitura daude (autobia, errepideak, trenbideak). Azpiegitura horiek oztopo handia dira fauna ornodunaren joan-etorrietarako. Fauna hori, hain zuzen, Natura 2000 Sareko bi guneren artean mugitzen da, zeinak eremu klimatiko eta biogeografiko berekoak baitira. Egoera horren isla dira, esate baterako, ornodun ertain eta txikien heriotza-tasa handia harrapaketak direla-eta edo azpiegitura horiek hedatze fasean dauden espezie oso ezagunen hedapenari (orkatzarenari, adibidez) eragiten dizkioten eragozpenak. Esan bezala, ibar horrek Natura 2000 Sareko bi gune bereizten ditu: “Urbasa Andia” KEB eta “Aralar” KEB. Guneok oso garrantzitsuak dira espezie ugari kontserbatzeko. Horregatik da bien arteko konektibitatea funtsezko elementua beren kudeaketa planetan. Hain zuzen, plan horietan jasotako neurri garrantzitsuenetako bat da Iruña eta Gasteiz arteko autobiaren iragazkortasuna bermatuko duen gaineko pasabide bat eraikitzea, lurreko espezieen fluxu egokia lortzearren. Pasabide hori, halaber, berebiziko elementua da Nafarroan azpiegitura berdea delakoa garatzeko. Izan ere, esku hartuko den puntuan egin behar da inbertsioa ahalik eta modurik eraginkorrenean, bertan hurbiltzen baitira gehien landaredi naturala eta zuhaitz estaldura autobidearen bi aldeetara.

Proiektu hau Europako Lurraldeak eta Kohesioa Berreskuratzeko Laguntzetarako (REACT-EU) Europako funtsen inbertsio-proposamenen barruan dago. Hala dago jasota trantsizio ekologikorako Navarra Green estrategian, lerrokatuta dagoena Europako Itun Berdearekin (Europar Batasunaren Estrategia Biodibertsitaterako 2030).

Jarduketa Etxarri Aranazko udal-mugartean eginen da. Ekoduktua kokatuko da, zehazki, Sakanako autobideko 21+000 eta 22+000 kilometro-puntuen artean, Etxarri Aranatz eta Bakaiku arteko lotunea igarota.

Toki hori aukeratu da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak GAN-NIK enpresa publikoari agindu dion berariazko azterlanaren ondorioz, “Aralar” eta “Urbasa eta Andia” KBEen arteko konektagarritasun ekologikoari buruz. Erabilitako ereduen arabera, bi guneak lotzeko tokirik onena Aritzalkoko hariztia da; hala erakutsi dute egindako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR