63/2019 FORU DEKRETUA, maiatzaren 22koa, zeinaren bidez onesten baita nekazaritzako azpiegituretan esku hartzea Allotz-Montalban eremuko lurzati berrantolamenduaren bidez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 25eko 1193/2010 Ebazpenaren bidez, Allotz-Montalban eremuko nekazaritzako azpiegituretan esku hartzen hastea onetsi zen.

Nekazaritzako azpiegituretan esku hartzearen helburua da landa jabetza ordenatzea ustiategiei egitura eta tamaina egokia emateko, lurzati berrantolamenduaren bitartez.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak martxoaren 9an emandako 289/2012 Ebazpenaren bidez, Allotz-Montalbango lurzati berrantolamenduari dagokion ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 700E/2018 Ebazpenaren bidez baliozkotzen da ingurumen-inpaktuaren adierazpen hori.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 12. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuari dagokiola nekazaritzako azpiegituretako esku-hartze bat onestea, eta hori foru dekretu baten bidez eginen duela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak proposatuta.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko maiatzaren 22ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. Onespena.

    Allotz-Montalban eremuko lurzati berrantolamenduaren bidez nekazaritzako azpiegituretan esku hartzea onesten da.

  2. Erabili beharreko prozedura.

    Komenigarritzat jotzen da Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen I. tituluaren IV. kapituluan datorren prozedura arruntari jarraitzea.

  3. Onura publikoa eta presako exekuzioa deklaratzea.

    Allotz-Montalbango eremuko lurzati berrantolamenduaren bidez nekazaritzako azpiegituretan egin nahi den esku-hartzearen onura publikoa eta presako exekuzioa deklaratzen dira, ondasunak eta eskubideak desjabetzeko, aldi baterako okupaziorako eta okupazio iraunkorrerako, eta bidezko diren zortasunak sortzeko, aldi baterakoak nahiz iraunkorrak.

  4. Proiektuaren deskribapena.

    Oinarrizko proiektuan aurreikusten da 20 bide berri eraikiko direla, 4, 4,5 eta 5 m-ko errodadura zabalera izanen dutenak, eta 4 m-ko zabalerako zenbait bide egokituko direla. Guztira 16,296 kilometro bide izanen dira: horietatik, 14,479 kilometro eraikiko dira, eta 1,817 kilometro egokituko. 6,952 kilometrotan bideek 4 metroko errodadura zabalera izanen dute, 4,595 kilometrotan 4,5 metrokoa, eta 2,932 kilometrotan, berriz, 5 metrokoa.

    Ahal dela, bideen trazadura bide zaharren gainean eginen da, eta, horiek diseinatzeko orduan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR