62/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 1ekoa, Sara Induráin Tornos andrea Elizondoko notario izendatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

120. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 17a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 62/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 1ekoa, Sara Induráin Tornos andrea Elizondoko notario izendatzen duena. Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez (2022ko apirilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), lehiaketa arruntaren deialdia egin zen hutsik zeuden notario lanpostuak betetzeko. Lehiaketa hori Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko maiatzaren 4ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen (2022ko maiatzaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak lehiaketaren espedientearen laburpena igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita Nafarroako Foru Komunitateko herrietan lanpostua lortu duten notarioak izendatzea eskatzen duen ofizioa ere.

Bidezkoa da, hortaz, Elizondoko notarioa izendatzea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR