62/2016 FORU DEKRETUA, irailaren 7koa, apirilaren 27ko 162/1992 Foru Dekretua indargabetzen duena. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Organo Emate eta Transplanteen Kontsulta Batzordea sortu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 27ko 162/1992 Foru Dekretuaren bidez (1992ko maiatzaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), Organo Emate eta Transplanteen Kontsulta Batzordea sortu zen, arlo horretan Osasun Departamentuari aholkuak emateko organo gisa.

Data horren ondotik zenbait aldaketa izan dira araudian. Horien artean aipatzekoa da transplantetarako diren giza organoen kalitate eta segurtasun arauei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 7ko 2010/53/EB Zuzentaraua onestea, baita abenduaren 28ko 1723/2012 Errege Dekretua ere, Espainiako legerian zuzentarau hori bildu duena.

Azken horrek ezartzen du autonomia erkidegoek transplanteen kalitaterako eta segurtasunerako esparru-programa garatu behar dutela, baita transplanteen autonomia-koordinaziorako unitateak eta Transplanteen Batzordea sortzea ere.

Denboraren joanak eta zenbait motatako aurrerapenek (zientifikoak, antolamendukoak eta arauetakoak eta produkziokoak) nahitaezko egiten dute araudi berria edukitzea, Nafarroan ehunen ematearen eta transplanteen koordinaziorako eta kalitaterako egiturak modu globalean definitzeko.

Horretarako, Osasuneko kontseilariaren uztailaren 28ko 61/2016 Foru Aginduaren bidez, xedapen orokor bat prestatzeko prozedura hasi da Nafarroako Foru Komunitateko organoen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR