61/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 12koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, proiektu hau behin-behinean onesten duena: “PA-30 errepidearen gainean oinezkoentzako pasabidea jartzeko proiektua Arren (Ezkabarte)”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

172. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 61/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 12koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, proiektu hau behin-behinean onesten duena: “PA-30 errepidearen gainean oinezkoentzako pasabidea jartzeko proiektua Arren (Ezkabarte)”. Proiektu honen xedea da pasabide bat eraikitzea PA-30 errepidearen gainean. Hurbiltzeko arrapalak izanen ditu errepidearen bi ertzetan, eta 33,70 metroko argi pasabide bat, errepidea gurutzatzeko.

Gaur egun, oinezkoek eta bizikletek azpiko pasabide batetik igarotzen dute PA-30 errepidea. Pasabide hori eraikita dago PA-30 eta NA-2157 (Atarrabia-Arre) errepideek eta Arreko Trinitatearen kaleak bat egiten duten biribilgunearen ondo-ondoan, ekialdera.

Azpiko pasabide hori hormigoi armatuzko marko batek osatzen du (28,50 m luze, 2,00 m zabal eta 2,50 metroko galiboa). Lerrokadura zuzenean kokatua dago, PA-30 errepidearen azpian, eta 30º inguruko esbidaiarekin.

Markoaren bi ertzetan hegalak dauzka, lurrei eusteko. Markoa igaro eta segituan, bideak bira egiten du bi ertzetan, halako moduz non ez baitago ikus jarraitutasunik barrualdearen eta kanpoaldearen artean.

Altxaerari dagokionez, bideak %12,50eko malda dauka hegoaldeko sarreran; %10,70ekoa iparraldekoan eta %1ekoa markoaren barruan.

Argiztatua egon arren, haren dimentsioak eta antolaera direla-eta ez da pasabide atsegina, ez eta oso segurua ere.

Horregatik, Arreko Kontzejua aspalditik ari da eskatzen irtenbide bat, pasabide hori jende asko ibiltzen den ibilbide baten parte baita. Ibilbide hori NA-2157 errepidearen eskuinaldetik doa; zehazki, Atarrabiako eta Arreko hiriguneetatik igarotzen den zatiaz ari gara.

Proiektatutako irtenbidea da oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbide berria eraikitzea. NA-2157 errepidearen ondoan dagoenaren paralelo izanen da oinplanoan, gutxi gorabehera, eta irisgarritasun unibertsalari buruzko ezaugarriak izanen ditu, bat etorriz otsailaren 1eko VIV/561/2010 Aginduan ezarritakoarekin.

Arretik Atarrabiarako noranzkoan, ibilbidea hasiko da PA-30 errepidearen iparraldean, Arreko Trinitatearen kalean dagoen oinezkoentzako pasabidearen ondoan dagoen puntu patean. Lehendik zegoen pasabide hori, hain zuzen, aldatu eginen da, ibilbide berrira egokitzeko. Pasabide horretatik hurbil hasiko dira, hain zuzen, hurbiltzeko arrapalak (iparraldeko ertzekoak), bide ematen dutenak desnibela gainditu eta PA-30 errepidea goitik eta metalezko pasarela batekin igarotzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR