604E/2017 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Sexu- eta Ugalketa-Osasunaren Batzorde Teknikoa sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko prestazio sanitarioen antolamendua ezartzen duen azaroaren 16ko 103/2016 Foru Dekretuak testu bakar batean finkatzen du Nafarroako Osasun Publikoaren Sistemak sexu-osasunaren arloan eskaintzen dituen zerbitzuen zorroa, eta zerbitzu horiek eman behar dituzten unitateen antolamendua ezartzen du.

Arau horretan biltzen diren prestazioen artean zerbitzuen zorro zabal batera iristeko aukera dago, honako hauetara, besteak beste: jaio aurreko diagnosia, aholku eta azterketa genetikoak, haurdunaldiaren borondatezko etetea, erekzioaren disfuntzio iatrogenikoa eta giza-ugalketa lagundua; azken horren barrenean sartzen da sexu bereko bikotekidea duten edo gizonezko bikotekiderik ez duten emakumeentzako ugalketa, indikazio terapeutiko onarturik frogatu behar izan gabe.

Arau berriak, halaber, zerbitzu eta prestazio horiek emanen dituzten zentroen antolaketa berria ezartzen du. Emakumeari laguntzeko zentroak berregokitu dira, eta, orain, beste izen bat dute, Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Arretarako Zentroak, hain zuzen; aurrerantzean, bi sexuei emanen diete arreta integrala, diziplina anitzekoa eta normalizatua sexu- eta ugalketa-osasunaren arloan, eta heziketa- eta arreta-zerbitzuen zorro osatu bat eskainiko dute.

Zentro horiek prestazio tokoginekologiko batzuk eskaintzen segituko dute, arlo hauetakoak: minbiziaren detekzio goiztiarra, familia-plangintza, haurdunaldiko, erditze garaiko eta erdiberriaroko arreta, edoskitze naturala, klimaterioa. Horrez gainera, Osasuneko, Gizarte Politikako eta Berdintasuneko Ministerioaren Erditze Naturalari Arreta Emateko Estrategia bultzatuko dute, emakumeen, haien bikotekidearen, haurtxoen eta familien bizitzan garrantzi handikoa den prozesuaren izaera fisiologikoa errespetatuz.

Foru dekretuak arautzen du, orobat, gazteentzako berariazko programak garatzea, baita jokabide arriskutsuak dituzten taldeetan esku hartu eta haiekin lan komunitarioa egitekoak ere. Ahalegin berezia egiten da prostituzioan aritzen direnek osasun eta gizarte zerbitzu publikoetara iristeko bidea izan dezatela bermatzeko, haien estigmatizazioa ekiditea eta sexu esplotazioa goiz detektatzea helburu.

Foru dekretuak, gainera, 2/2010 Lege Organikoak hezkuntzari ematen dion zeregina aipatzen du, eta, horregatik, Hezkuntza Departamentuari eta Osasun Departamentuari agintzen die hezikidetza, balioetan oinarritutako hezkuntza eta heziketa afektibo sexuala lantzeko eskolako programak elkarlanean gauza ditzatela, hori...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR