600E/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren uztailaren 18ko 291E/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta nerabeen arloko prebentziorako eta sustapenerako estrategia ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariaren uztailaren 18ko 291E/2016 Foru Aginduaren bidez (2016ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 6an argitaratua), Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta nerabeen arloko prebentziorako eta sustapenerako estrategia ezarri zen.

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak jakinarazi du beharrezkoa dela foru agindu hori aldatzea, programak koordinatzeko arduradun gehiago behar direlako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Osasuneko kontseilariaren uztailaren 18ko 291E/2016 Foru Aginduaren 4. puntuko bigarren gidoia aldatzea. Foru agindu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta nerabeen arloko prebentziorako eta sustapenerako estrategia ezarri zen.

    Honela dioen tokian: “Ainhoa Iceta Lizarraga, Nafarroako Ospitaleguneko Pediatria Ataleko burua, eta Margarita Aliaga Marín, Nafarroako Ospitaleguneko erizaina, Haurren eritasun kronikoei arreta emateko eta desgaitasunari aurrea hartzeko programaren koordinatzaile.”

    Honakoa behar du: “Ainhoa Iceta Lizarraga, Nafarroako Ospitaleguneko Pediatria Ataleko burua, Margarita Aliaga Marín, Nafarroako Ospitaleguneko erizaina, eta Amalia Mercedes Cuartero Arteta, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR