6/2022 FORU DEKRETUA, otsailaren 9koa, Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuen higiene, osasun eta segurtasun baldintzak ezartzen dituen urriaren 24ko 86/2018 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 6/2022 FORU DEKRETUA, otsailaren 9koa, Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuen higiene, osasun eta segurtasun baldintzak ezartzen dituen urriaren 24ko 86/2018 Foru Dekretua aldatzen duena. ZIOEN AZALPENA

2018an, urriaren 24ko 86/2018 Foru Dekretua onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuen higiene, osasun eta segurtasun baldintzak ezartzen dituena, batetik, maiatzaren 19ko 123/2003 Foru Dekretua (erabilera kolektiboko igerileku baldintza tekniko-sanitarioak ezartzen dituena) indarrean sartu ondoren onetsitako arauetara egokitzeko asmoz gai horri buruzko araudia, eta bestetik, igerilekuen instalazioetarako eskakizun berriak arautzeko asmoz.

Urriaren 24ko 86/2018 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean muga-egun bat ezarri zen foru dekretuan ezarritako eskakizun berriak betetzeko, alegia, 2021eko urtarrilaren 1a, betiere egokitzapen horrek instalazioak edo eraikuntza elementuak aldatzea eskatzen bazuen eta erabiltzaileen osasuna edo segurtasuna nabarmen arriskuan jartzen ez zuten akatsak baziren. Muga-egun hori mantendu egin zen. Egun horretan, aipatutako arauaren aplikazio eremuko igerilekuetako instalazio guztiek arau horretan jasotako eskakizun berriak bete behar zituzten.

Igerilekuen titular diren udalek eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuek azken urteotan bizi izan duten egoera ekonomiko eta finantzario larriaren ondoriozko arazo ekonomikoak direla eta, igerilekuen instalazioen titular askok ezin izan dute beren gain hartu instalazioak egungo araudian jasotako eskakizunetara egokitzeko gastua, ez behintzat araudian ezarritako datarako.

Instalazioen titular horietako batzuek 2020. urtean zehar obrak egiteko asmoa zuten. Hala ere, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ondorioz eta alarma-egoeraren eta administrazio epeak etetearen ondorioz, horietako askorentzat ezinezkoa izan da instalazioak arauzko baldintzetara egokitzeko beharrezkoak diren obrak egitea 2021eko urtarrilaren 1erako.

Egoera horren aurrean, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak proposatzen du beste epe bat ezartzea instalazioak urriaren 24ko 86/2018 Foru Dekretuan eskatutako baldintza jakin batzuetara egokitzeko, instalazioak egokitzeko epea 2025eko urtarrilaren 1era arte luzatuz, baldin eta indarreko araudira egokitzen ez diren baldintzek ez badute arriskuan jartzen erabiltzaileen osasuna edo segurtasuna.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR