6/2018 FORU LEGEA, maiatzaren 17koa, zeinaren bidez aldatzen baitira Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legea, Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzko azaroaren 4ko 19/1996 Foru Legea eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legea.
Sección | I. Nafarroako Foru Komunitatea |
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.
Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:
FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITIRA NAFARROAKO GOBERNUARI ETA LEHENDAKARIARI BURUZKO ABENDUAREN 3KO 14/2004 FORU LEGEA, NAFARROAKO GOBERNUKO KIDEEN ETA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ADMINISTRAZIOKO GOI KARGUEN BATERAEZINTASUNEI BURUZKO AZAROAREN 4KO 19/1996 FORU LEGEA ETA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ARARTEKOARI BURUZKO UZTAILAREN 3KO 4/2000 FORU LEGEA.
ATARIKOA
Foru lege honek aldatu egiten ditu Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legea, Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzko azaroaren 4ko 19/1996 Foru Legea eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legea.
14/2004 Foru Legea ukiturik suertatzen da gobernu ekintzaren etikari eta gardentasunari dagokienez, eta adierazten du interes orokorra eta gardentasuna izanen direla Nafarroako Gobernuko kideen eta Administrazio Publikoko goi kargudunen jardunaren gidari; halatan, herritarrek emandako konfiantzarekin bateraezina da ustelkeria-delituak ustez egiteagatik ikerketako egoera prozesalean dagoenak karguan segitzea. Horrekin batera, hauek ere arautzen dira: interes gatazka ekar dezakeen jarduera pribatu orotan ez abstenitzeko betebeharra; gardentasuna gobernu ekintzan eta kontu-ematean; eta gobernu aldaketetan botere eskualdaketa gardenagoa izateko arauak garatzen ditu.
Bestalde, Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzko azaroaren 4ko 19/1996 Foru Legean, aldatu egiten da 15. artikuluak ezartzen duen zehapen-araubidea.
Eta, Arartekoari buruzko Foru Legean, haren eginkizunak gehitu egiten dira, Nafarroako administrazio publikoetako gardentasunik ezagatiko kexen aldetik.
Aldaturiko hiru legeen elementu amankomuna da gehiengo osoko legetzat hartuak direla, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Foru Lege berriko xedapenen osagarri-zeregina betetzen dutenak.
-
artikulua. Abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeari V. titulu berria, Gobernu ekintzaren etikari eta gardentasunari buruzkoa, gehitzen zaio; honako hau da haren edukia:
“V. TITULUA
Etika eta gardentasuna
-
artikulua. Jarduteko printzipioak.
Nafarroako Gobernuko kideen eta Administrazio Publikoko goi kargudunen jardunaren ardatzak interes orokorra eta beren...
Para continuar leyendo
Solicita tu prueba