6/2017 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 18koa, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak, abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 13ko 352/1999 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Zerga Ogasuna sortzea xedatu zen, erakunde autonomo gisa.

Erakunde publiko hori zerga sistema aplikatzeko ardura duen antolakunde administratiboa da, eta eginkizun horretan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren izenean eta haren kontura aritzen da. Tributuak zuzen eta eraginkortasunez kudeatu eta biltzeko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egitea dagokio, bai eta haien gaineko arauak zorrotz eta modu orokorrean betetzen direla bermatzea ere.

Gaur egun, Nafarroako Zerga Ogasunaren antolakuntzari eta funtzionamenduari buruzko arauak abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuan jasota daude, zeina otsailaren 24ko 9/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatu baitzen.

Une horretatik aitzina, agerian gelditu da egiturazko hainbat aldaketa egin beharrak direla, tributuen kontrola, zentzu zabalean ulerturik, sustatzeko helburua egokiago lortzeko.

Aldaketa honek hedadura mugatua du, funtsean Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua berrantolatzera mugatzen baita, bere helburuak betetzeko bidean eraginkortasuna hobetzeko.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aurkezteko kanpainan, urtero, 300.000 aitorpen baino gehiago kudeatzen dira, 450.000 aitortzaile baino gehiagoren datuak biltzen dituztenak. Informazio pila hori erabiltzeko, beharrezkoa da baliabide informatiko egokiak izatea, baita horiek diseinatzen, erabiltzen eta jendearentzako arretari begira aplikatzen espezializatuak dauden langileak ere. Gainera, zergen arloko araudiak urtero aldaketa nabarmenak izaten dituenez, are zailagoa izaten da lan hori, zeina, gaur egun, atal bakar baten esku baitago, hots, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalaren esku. Unitate horrek langile zuzkidura handia behar du: kalkuluen arabera, 40 langiletik gora behar ditu urte osoan, eta, kanpaina bitartean, gehiago. Langile horiei esleituriko eginkizunak, bistan da, oso desberdinak dira langile batetik bestera.

Proposatzen den aldaketaren ondorioz, unitate hau bi zati homogeneoagotan bereiziko da, horietako bat arduratu dadin, batez ere, urteko kanpainaren sostengu teknologikoaz eta hurrengo urteko lanak prestatzeaz, eta bestea, berriz, zuzeneko harremanaz zergadunekin, aitorpenak egiteaz kanpaina bitartean eta aitorpenak berrikusteaz kanpaina bukatutakoan. Eginkizunen banaketa horrek ekarriko du eraginkortasun handiagoz kudeatzea zerga horiekin lotutako lanak eta eginkizunak eta zergadunei ematen zaizkien zerbitzuak.

Beste alde batetik, azkeneko urte eta erdian jasotako esperientziak gomendatzen du egokia litzatekeela Tributu arloko Azterlanen Atala Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzuan sartzea, eginkizun batzuk harekin partekatzen dituelako eta informazioa maiz trukatzen diotelako elkarri.

Azkenik, aldaketa hau probestuz, Zerga Kudeaketa Zerbitzuaren barreneko atal baten izena moldatuko da, egungo errealitateari egokitzeko, izan ere, saltegi handien gaineko zerga kendu da. Bide batez, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuari beste eginkizun bat esleituko zaio, hots, toki entitateekin kolaboratzea haien tributuak kudeatzeko lanetan eta Foru Komunitatearen zerga sistema orokorrarekin koordinatzeko lanetan.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko urtarrilaren 18ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuen aldaketa.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak, abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, honela aldatu dira:

Bat.–14 artikulua. 1 zenbakiko k) letra kentzen da.

Bi.–15. artikulua. Dagoen testuaren ordez, hau agertuko da:

“15. artikulua. Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

–Nafarroako Gobernuari laguntza teknikoa ematea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR