5E/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 14koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita arte eszeniko eta musikaletako profesionalak Nafarroatik kanpora joateko eta arte eszenikoetako, musikaletako eta plastikoetako artistek eta profesionalek azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko laguntzen 2018ko deialdia (ARTEM EX-PORTA).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kultur Ekintza Zerbitzuak txostena egin du, non proposatzen baita arte eszeniko eta musikaletako profesionalak Nafarroatik kanpora joateko eta arte eszenikoetako, musikaletako eta plastikoetako profesionalek azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko laguntzen 2018ko deialdia (ARTEM EX-PORTA) onestea, baita haren oinarri arautzaileak ere, 55.000 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta kontuan harturik hala helburua nola baldintzak betetzen direla, baita gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak ere, eta kontuan harturik, halaber, kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Onestea arte eszeniko eta musikaletako profesionalak Nafarroatik kanpora joateko eta arte eszenikoetako, musikaletako eta plastikoetako artistek eta profesionalek azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko laguntzen 2018ko deialdia (ARTEM EX-PORTA).

  2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea; foru agindu honen eranskinean jaso dira.

  3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimendu dira:

    AURREKONTUKO PARTIDA EKITALDIA ZENBATEKOA
    A20002-A2510-4709-334103: ARTEM EXPORTA: Arte eszenikoen arloko ekitaldiak, jaialdiak eta lehiaketak egiteko laguntzak 2018 55.000,00
    4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea
  4. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Iruñean, 2018ko otsailaren 14an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

    ARTE ESZENIKO ETA MUSIKALETAKO PROFESIONALAK NAFARROATIK KANPORA JOATEKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO, MUSIKALETAKO ETA PLASTIKOETAKO ARTISTEK ETA PROFESIONALEK AZOKA, JAIALDI ETA EKITALDI PROFESIONALETAN PARTE HARTZEKO LAGUNTZEN 2018KO DEIALDIA (ARTEM EX - PORTA). OINARRI ARAUTZAILEAK

  5. Diru-laguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

    1.1. Deialdiak helburu du banakako ebaluazioaren araubidean arautzea arte eszeniko eta musikaletako profesionalak Nafarroatik kanpora joateko laguntzak eta arte eszenikoetako, musikaletako eta plastikoetako artista, banatzaile eta enpresa profesionalek azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko laguntzak, Nafarroako artearen sektore profesionalari sostengua emateko eta haien proiekzioa Foru Komunitatetik kanpora sustatzeko.

    1.2. Deialdiak bi modalitate ditu:

    –A) modalitatea, arte eszenikoetako eta musikaletako produkzioen mugikortasun proiektuetarako, baldin Nafarroako konpainiek eta/edo artistek sortuak edo Nafarroako enpresek banatuak badira (hau da, Foru Komunitatetik kanpoko emanaldien kontratazioa).

    –B) modalitatea, Foru Komunitateko artistek, enpresa ekoizleek eta banatzaileek azoka, merkatu, jaialdi eta bestelako ekitaldi profesionaletan parte hartzeko, baldin arte eszenikoak, musikalak eta plastikoak sustatzekoak badira.

    Aurkezten ahal diren proiektuak Nafarroako konpainien, ekoizleen eta/edo artisten arte eszeniko, musikal eta plastikoen produkzioak izanen dira.

    1.3. Deialdi honen xedeko jarduerak 2017ko abenduaren 1etik 2018ko azaroaren 17ra bitarte eginen dira, biak barne.

  6. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

    2.1. Pertsona eta entitate hauek hartzen ahalko dituzte deialdi honetan ezarritako laguntzak:

    1. Nafarroako Foru Komunitatekoak diren edo gutxienez ere 2017ko urtarrilaren 1etik Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik dauden pertsona fisikoak.

    2. Merkataritzako sozietateak, sozietate zibilak, ondasun komunitateak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea.

      Entitate horiek helbide soziala Nafarroako Foru Komunitatean izanen dute, eta jarduera bertan egin, gutxienez ere 2017ko urtarrilaren 1etik. Gainera, helburu sozial gisa, edo estatutuen arabera, xede edo helburu sozial izanen dute jarduera eszeniko edo musikalak egitea.

      2.2. Aurreko atalean aipatutako pertsona edo entitateek alta emanik egon behar dute, eskaera aurkezteko unean, oinarri hauen 4.3 puntuan aipatutako ekonomia jardueren gaineko zergaren epigrafeetako batean.

      2.3. Diru-laguntza hauetatik propio baztertzen dira honako hauek:

    3. Toki entitateak, beren erakunde autonomoak eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

    4. Nafarroako Gobernuaren 2018ko aurrekontuetan partida izenduna duten entitateak.

    5. Arte ikasketen ikastetxeak, musikako, dantzako eta beste arte arlo batzuetako eskolak eta/edo akademiak.

    6. Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak, entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

      2.4. Nortasun juridikorik ez duten entitate eskatzaileek ordezkari bat edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko adina ahalmen dituena.

      2.5. Onuradunek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte. Ezin izanen zaie diru-laguntzarik eman aipatutako artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren baten dauden pertsona eta entitateei.

  7. Deialdiaren zenbatekoa.

    3.1. Deialdiak 55.000 euroko zenbatekoa izanen du, honela banatuta:

    45.000 euro A modalitateko laguntzetarako. 10.000 euro B modalitateko laguntzetarako. 3.2. Laguntzek diru muga hauek izanen dituzte:

    –A) modalitatea: eskatzaile bakoitzaren laguntza ez da 3.000 eurotik gorakoa izanen.

    –B) modalitatean, laguntza ez da 1.000 eurotik gorakoa izanen azoka, merkatu, jaialdi edo ekitaldi profesional bakoitzeko, eta eskatzaile bakoitzari 1.500 euro emanen zaizkio gehienez.

    3.3. Deialdi honetan, eskatzaile bakoitzak gehienez ere 4.500 euroko laguntza jasotzen ahalko du.

    3.4. Diruz lagundutako proiektu bakoitzerako, modalitatea edozein izanik ere, laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70 baino handiagoa.

    Onartutako aurrekontua entitateak aurkeztutako aurrekontua izanen da, deialdi honen 5. oinarrian ezarritakoarekin bat diruz lagungarriak ez diren zenbatekoak kenduta.

    3.5. Aipatutako muga horiek betetzen badira, eta, bidezko denean dagokion deskontua eginez, laguntzaren zenbatekoa eskatzaileek eskatutakoa izanen da, aurrekontuan dirua dagoen bitartean.

    3.6. Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, eta espedienteak aurkezten diren hurrenkeran tramitatu eta ebatziko dira, aurrekontuan kreditua dagoen artean.

    3.7. Onuradunen batek uko egiten badio laguntzari, diru-laguntzarik jaso ez duen hurrengo eskatzaileari emanen zaio, horrek deialdian eskatutako gutxienekoa gainditzen badu, betiere.

    3.8. Aurrekontuko dirua deialdi honek ezarritako epeetan ahitzen bada, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak itxitzat emanen du eskaerak onartzeko epea, xede horretarako ezarritako funtsak amaitu direlako, Nafarroako Gobernuaren web orrian (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/) eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren iragarki oholean argitaratuko den ebazpen baten bidez.

  8. Eskaerak eta nahitaezko agiriak aurkeztea.

    4.1. Oinarri arautzaile hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurkezten ahalko dira eskaerak, 2018ko urriaren 2ra arte.

    4.2. Pertsona juridikoen kasuan, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.navarra.es). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da.

    Kasu horretan, eskaera aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskaera ondoren aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

    Pertsona fisikoen kasuan, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira lehentasunez, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

    Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta Tramiteen Katalogoko fitxaren baitan egonen dira eskuragarri (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

    4.3...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR