5E/2017 FORU AGINDUA, urtarrilaren 19koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren azaroaren 9ko 112E/2016 Foru Agindua errebokatzen duena eta Arantzako arau subsidiarioetako aldaketaren espedientea behin betiko onesten duena (lurzoruaren kategoriako aldaketa 5. poligonoko 236. lurzatiaren zati batean: Bordalarrea auzoa, Sagargoxo baserria. Sustatzailea José María Almandoz Telletxea da).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren azaroaren 9ko 112E/2016 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Arantzako arau subsidiarioetako aldaketaren espedientea (lurzoruaren kategoriako aldaketa 5. poligonoko 236. lurzatiaren zati batean: Bordalarrea auzoa, Sagargoxo baserria. Sustatzailea José María Almandoz Telletxea da).

Arantzako Udalari eta aldaketaren sustatzaileari aipatu foru agindua jakinarazi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik, Ingurune Naturalaren Zerbitzuak beste txosten bat eman du, 2016ko azaroaren 18an, eta bertan adierazten du akats bat dagoela Mendi Zerbitzuaren 2016ko maiatzaren 4ko txostenean jasotako mugaketan. Hori dela-eta, bidezkoa da aldaketa honen xedeko eremuaren mugaketa egokitzea.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, baita aipatu Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren txostena eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuarena ere, bidezkoa da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariaren azaroaren 9ko 112E/2016 Foru Agindua errebokatzea, eta espedientea berriro behin betiko onestea, kontuan hartuta aldaketaren xedeko eremuaren mugaketa eta Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren 2016ko azaroaren 18ko txostenean ezarritakoa bat datozela.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren azaroaren 9ko 112E/2016 Foru Agindua errebokatzea eta behin betiko onestea Arantzako arau subsidiarioetako aldaketaren espedientea (lurzoruaren kategoriako aldaketa 5. poligonoko 236. lurzatiaren zati batean: Bordalarrea auzoa, Sagargoxo baserria. Sustatzailea José María Almandoz Telletxea da), hurrengo determinazioarekin:

    –Aldaketaren xedeko esparruaren mugaketa eta Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren 2016ko azaroaren 18ko txostena bat datoz.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR