59E/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

60. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 24a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 59E/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren eta haien menpeko erakunde autonomoen ordezkariek sinadura elektronikoa izatea.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Osasuneko kontseilariak ekainaren 3an emandako 109E/2020 Foru Aginduaren bidez, izendatu egin ziren Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak. Foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren ekainaren 23ko 184E/2020 Foru Aginduaren bidez eta Osasuneko kontseilariaren urriaren 4ko 240E/2021 Foru Aginduaren bidez aldatu zen.

Osasuneko kontseilariaren otsailaren 8ko 29E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatu ziren, eta indarrik gabe utzi ziren Osasuneko kontseilariaren ekainaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR