59/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 25ekoa, enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Eskaintza hori da maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 59/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 25ekoa, enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Eskaintza hori da maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz. Maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren bidez, neurri batzuk onesten dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz. Arau horren 4. artikuluan aurreikusten denez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek enplegu publikoa egonkortzeko eskaintza onetsiko dute, eta hartan sartuko dira abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.1 artikulua eta seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriak aplikatzearen ondoriozko egiturazko lanpostuak, egon nahiz ez egon plantilletan, aurrekontu-zuzkidura baldin badute (20/2021 Legearen bidez, premiazko neurriak hartu ziren enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). 2.1 artikuluaren ondorioetarako, 2017ko abenduaren 31 izanen da erreferentziako data, eta seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietarako, berriz, 2015eko abenduaren 31.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluaren 1. apartatuak baimentzen du aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat, zeinak barnean hartuko baititu 2020ko abenduaren 31 aurreko hiru urteetan, gutxienez, aldi baterako langileek etenik gabe bete dituzten egiturazko lanpostuak, aurrekontu-zuzkidura baldin badute, egon nahiz ez egon lanpostu zerrendetan, plantilletan edo administrazio publikoek giza baliabideak antolatzeko erabiltzen dituzten bestelako sistemen barnean. Bere 6. xedapen gehigarrian ezartzen duenez, lehiaketa bidez deituko dira 2.1 artikuluan ezarritako baldintzak betetzeaz gain, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik etenik gabe eta aldi baterako kontratuekin bete diren lanpostuak. Bestalde, lege beraren 8. xedapen gehigarriaren arabera, modu osagarrian, seigarren xedapen gehigarrian jasotako egonkortze prozesuek beren deialdien barnean sartuko dituzte 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik aldi baterako kontratuekin bete diren egiturazko lanpostu hutsak.

Abenduaren 28ko 20/2021 Legeak berak ezartzen duenez, aurreko paragrafoan aurreikusitako egonkortze prozesuak antolatzen dituzten enplegu eskaintzak 2022ko ekainaren 1a baino lehen onetsi eta argitaratu beharko dira dagozkien aldizkari ofizialetan, eta egonkortze prozesuak bi hautapen sistemaren bidez gauzatuko dira: merezimendu-lehiaketa eta oposizio-lehiaketa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitateaz kanpoko irakasleen plantillari buruzko datuak azterturik, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz), ondorioztatzen da ezen 2022rako enplegu publikoaren eskaintza partzial honetan guztira 766 lanpostu eskaini behar direla Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleen eremurako; horietatik 527 lanpostu merezimendu-lehiaketa bidez deituko dira, eta gainerakoak, 239 lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez. Eskaintza hori 2022ko egonkortze-tasari dagokio.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak, jakinarazpena egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahai Orokorrari, Nafarroako Gobernuari proposatu diote onets dezan aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintza partziala, 2022rako. Eskaintza horretan 766 lanpostu sartuko dira, Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleen eremukoak, guztiak funtzionarioen araubidekoak eta lanaldi osokoak.

2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarriarekin bat, irakasleen enplegu publikoaren eskaintzetan ezarriko da irakasle kidego bakoitzeko zenbat lanpostu barne hartzen dituzten guztira. Enplegu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR