59/2021 FORU AGINDUA, irailaren 10ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, abiarazten duena “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 3 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 59/2021 FORU AGINDUA, irailaren 10ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, abiarazten duena “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 3 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioa. Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 19an hartutako Erabakiaren bidez (2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 11koa) onetsi zen proiektu hau aldatzeko espedientea: “Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzen duen udalez gaindiko proiektu sektoriala”. Proiektuaren xedea da Ega ibaiaren arroa batez ere Leringo eta Carcarko udal-mugarteetan hornitzen duen adarraren trazaduraren aldaketa, eta Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak sustatzen du.

Erabaki horren arabera, “eraiki ahal izateko, desjabetzearen bidez edo Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko 1/2002 Legearen babesaren bidez lortuko da lurrak okupatzeko bermea, nekazaritzako azpiegituren jarduketaren onuradun diren lurren kasuan, Nafarroako Gobernuak jarduketa horretarako dekretua onetsi ondoren”.

Nafarroako Gobernuak 2021eko irailaren 1ean hartutako erabakiaren bidez adierazten da presakoa dela “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 3 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko. Aguas de Navarra SA sozietate emakidaduna da desjabetzearen onuraduna.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak informatu eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Abiaraztea “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 3 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko eremuan” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedientea.

2. Proiektua jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunean. Epe horretan egokitzat jotzen diren oharrak edo alegazioak aurkez daitezke idatziz, eta eranskinean jasotako ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR