59/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, zeinaren bidez arautzen baita nola itzuliko diren gutxinaka Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoaren zerbitzuko langile publikoak aurrez aurre lan egitera lantokietan, Normaltasun berrirako trantsizio planaren esparruan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

102. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 15a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 59/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, zeinaren bidez arautzen baita nola itzuliko diren gutxinaka Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoaren zerbitzuko langile publikoak aurrez aurre lan egitera lantokietan, Normaltasun berrirako trantsizio planaren esparruan. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile publiko guztiek jardun eredugarria izan eta benetako profesionaltasuna erakutsi dute zerbitzu publikoak eman dituztenean koronabirusaren (COVID-19) eta haren ondorio latzen osasun krisian.

Administrazioaren zerbitzuko langile guztien ahalegin eta konpromiso horri esker bete ahal izan dira esleitutako zerbitzu publikoaren eginkizunak eta pandemiaren ondoriozko eginkizun berriak, dela aurrez aurre funtsezko eta ezinbesteko zerbitzuetan, dela lan modalitate ez-presentzialetan, gainditu behar izan diren oztopoak gorabehera.

Pandemiaren hedapenaren faserik latzena gainditurik eta jarduera sozial eta ekonomikoa gutxinaka suspertzeko, Ministroen Kontseiluak Normaltasun berrirako trantsizio plana onetsi zuen 2020ko apirilaren 28an. Plan horrek helburu du, faseka eginen den suspertze horretan, epidemiak herritarren osasunerako dakarren arriskua gutxitzea, Osasun Sistema Nazionalaren ahalmenek gainezka egitea saihestuz.

Ildo horretan, beharrezko neurriak artikulatu behar dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoaren antolaketan, gutxinaka iristeko normaltasun berrira zerbitzu publikoak emateko orduan, betiere langile publiko guztien osasuna bermatuz.

Foru aginduaren edukia erakunde sindikalekin negoziatu da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahai Orokorrean, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 83.6.h artikuluarekin (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Xedea.

Foru agindu honen xedea da arautzea nola itzuliko diren gutxinaka Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile publikoak aurrez aurre lan egitera lantokietan, kontuan izanik neurriak krisiaren eboluziora egokitu behar direla eta ezertan galarazi gabe berezitasun desberdinak dituztela langileek, egin beharreko zerbitzu publikoek eta alarma egoera deklaratu zenetik aurrez aurre izandako jardun mailak.

2. Printzipio orokorrak.

Foru agindu honetan aurreikusitako neurriak betetzeko, printzipio orokor hauei jarraituko zaie:

  1. Langileen segurtasuna eta osasuna bermatzea.

  2. Zerbitzu publikoa ematen jarraitzea.

  3. Bereziki sentikorrak diren langileak babestea.

  4. Bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitea.

  5. Lan egiteko era ez-presentzialak lehenestea, telelana barne.

3. Lan egiteko modalitateak.

Langile publikoen segurtasuna eta osasuna bermatzearren, antolatzeko neurriak arautzen dituen foru agindu honek indarra duen bitartean, lan egiteko modalitateak presentzialak eta ez-presentzialak izanen dira.

4. Lan ez-presentziala lehenestea.

Lan ez-presentzialaren modalitateak lehenetsiko dira, erantzunkidetasunaren eta berdintasunaren printzipioak errespetatuz, normaltasun berriaren fasera iritsi arte.

Lan ez-presentzialaren modalitateak une batean edo aldian behin bateragarriak izan daitezke lan presentzialen modalitateak egitearekin, langile publikoak lantokira gutxinaka joatea erraztearren.

Horretarako, departamentu bakoitzak antolatu beharko du nola eman zerbitzua egokitasunez, eta bereziki, nola egin lan presentziala, langileen osasunaren gaineko arriskuak gutxituz. Hori lortzeko, foru agindu honetan zehaztutakoa hartu beharko da kontuan.

Antolaketan hartu beharreko neurriek behar adina iraunen dute langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko; posible denean bukatuko da haien iraunaldia, batez ere ekarri badute lanpostuan ohikoak ez diren eginkizunak hartzea edo ohiko lantokia aldatzea.

Kasu guztietan, lan ez-presentzialaren modalitateak lehenetsiko dira Osasun Ministerioak COVID-19aren aurrean kalteberatzat jotako taldeetakoak diren langile publikoentzat:

–Diabetesa dutenak.

–Eritasun kardiobaskularrak dituztenak, hipertentsioa barne.

–Biriketako eritasun kronikoak dituztenak.

–Immunoeskasia dutenak.

–Minbizia tratamendu aktiboko fasean dutenak.

–Haurdun dauden emakumeak.

–60 urtetik goitikoak.

Halaber, langile publiko hauentzat ere lehenetsiko dira lan ez-presentzialaren modalitateak: beren kargura dituztenak 14 urtetik beherako adingabeak, edo odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura arteko adinekoak, dependentzia edo desgaitasuna badute, familiaren egoitzan bizi badira eta ikastetxeak edo adinekoen egoitzak itxita egoteak ukitzen baditu.

Lan ez-presentzialak egiteak, edo horiek eta lan presentziala egiteak, ez die ezer kenduko enplegatu bakoitzaren jardunaldiari, ordutegiari eta ordainsariei, eta kasu guztietan errespetatu beharko da beharrezko atsedenaldia.

5. Lanera ez itzultzea.

Langile publikoak ezin dira lan presentzialaren modalitatera itzuli baldintza hauetakoren bat betetzen duten bitartean:

1. COVID-19arekin lotutako sintomatologia edukitzea edo berriki eduki izana. Halakoetan, enplegatua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR