59/2017 FORU AGINDUA, irailaren 8koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, “Modaren Diseinuaren 2017ko lehiaketa” programa eta haren sariak emateko modua arautzen dituzten oinarriak eta sari horiek finantzatzeko 5.000 euroko gehieneko gastua (BEZa barne) onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua arlo horretako erakunde eskuduna da, Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legean ezarritakoaren arabera, zeinak 3. atalean Gazteriaren arloko politikak lantzen baititu. Haren 27. artikuluak (“Gazteak eta kultura”) honako hau dio 1. apartatuan: “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, arlo horietan eskudunak diren departamentuen bitartez eta indarra duen araudiarekin bat, gazteen kultura eta sormena sustatzeko politikak gauzatuko ditu”.

Halaber, argigarria da 27. artikuluaren 2. apartatua –f) letra–, adierazten baitu gazteei zuzentzen zaizkien kultur politika horien xedeetako bat dela “artista gazteei laguntza ematea berariazko programen bidez eta Nafarroako Foru Komunitateko kultur eskaintza orokorrean sartuz”.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuan xedatutakoak sendotu egiten du eskumen hori, bai eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren beraren estatutuek ere (abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak), gazteriaren esparruari berariaz heltzeko. Zehatz-mehatz, 24. artikulua Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Atalaren eginkizunei buruzkoa da, eta d) apartatuan honako hau dio: “Gazteen kultur sormena eta artean duten parte-hartzea bultzatzea ekintza hauen bidez: diru-laguntzetarako deialdiak, lehiaketak egitea, coworking guneak bultzatzea, arte egoitzak eta gazteen arte laborategia sortzea”.

Azaldutakoa dela eta, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak Modaren Diseinuaren lehiaketa baten antolaketa sustatzen du. Aurten VI. edizioa izanen da, eta haren xedea gure diseinatzaile gazteen prestakuntzari eta profesionalizazioari laguntzea da beren lanak erakusteko aukera ematen dien moda desfile bat antolatuz eta gauzatuz, baliabide profesionalen bidez eginen dena Navarra Fashion Week delakoaren barnean, urriaren 5etik 8ra bitartean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. “Modaren Diseinuaren 2017ko lehiaketa” eta haren sariak emateko modua arautzen dituzten oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean daude.

  2. 5.000 euroko (bost mila euro) gehieneko gastua baimentzea lehiaketa honi dagozkion sariak ematea finantzatzeko, Nafarroako Gobernuaren 2017rako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR