58/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena, 2022. urterako, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun-langileen eremurako. Eskaintza hori da maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

105. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 58/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena, 2022. urterako, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun-langileen eremurako. Eskaintza hori da maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz. Maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren bidez, neurriak onesten dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz. Arau horren 4. artikuluan aurreikusten denez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek enplegu publikoa egonkortzeko eskaintza onetsiko dute, eta hartan sartuko dira abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.1 artikulua eta seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriak aplikatzearen ondoriozko egiturazko lanpostuak, egon nahiz ez egon plantilletan, aurrekontu-zuzkidura baldin badute (20/2021 Legearen bidez, premiazko neurriak hartu ziren enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). 2.1 artikuluaren ondorioetarako, 2017ko abenduaren 31 izanen da erreferentziako data, eta seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietarako, berriz, 2015eko abenduaren 31.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluaren 1. apartatuak baimentzen du aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat, zeinak barnean hartuko baititu 2020ko abenduaren 31 aurreko hiru urteetan, gutxienez, aldi baterako langileek etenik gabe bete dituzten egiturazko lanpostuak, aurrekontu-zuzkidura baldin badute, egon nahiz ez egon lanpostu zerrendetan, plantilletan edo administrazio publikoek giza baliabideak antolatzeko erabiltzen dituzten bestelako sistemen barnean. Bere 6. xedapen gehigarrian ezartzen duenez, lehiaketa bidez deituko dira 2.1 artikuluan ezarritako baldintzak betetzeaz gain, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik etenik gabe eta aldi baterako kontratuekin bete diren lanpostuak. Bestalde, lege beraren 8. xedapen gehigarriaren arabera, modu osagarrian, seigarren xedapen gehigarrian jasotako egonkortze prozesuek beren deialdien barnean sartuko dituzte 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik aldi baterako kontratuekin bete diren egiturazko lanpostu hutsak.

Abenduaren 28ko 20/2021 Legeak berak ezartzen duenez, aurreko paragrafoan aurreikusitako egonkortze prozesuak antolatzen dituzten enplegu eskaintzak 2022ko ekainaren 1a baino lehen onetsi eta argitaratu beharko dira dagozkien aldizkari ofizialetan, eta egonkortze prozesuak bi hautapen sistemaren bidez gauzatuko dira: merezimendu-lehiaketa eta oposizio-lehiaketa.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun-langileen plantillari buruzko datuak azterturik, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz), ondorioztatzen da ezen 2022rako enplegu publikoaren eskaintza partzial honetan guztira 1.417 lanpostu eskaini behar direla, honela banatuta: 34 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun-langileenak dira, eta horietatik 27 merezimendu-lehiaketa bidez deituko dira eta gainerakoak, 7 lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez. Bestalde, 1.383 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun-langileenak dira, eta horietatik 1.249 lanpostu merezimendu-lehiaketa bidez deituko dira eta gainerakoak, 134 lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez. Lan eskaintza hori 2022ko egonkortze-tasari dagokio.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak jakinarazpena egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahai Orokorrari, Nafarroako Gobernuari proposatu dio onets dezan 2022ko enplegu publikoaren eskaintza partziala, egonkortze-tasari dagokiona. Eskaintza horretan 1.417 lanpostu sartu dira guztira: 34 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun-langileenak dira eta 1.383 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun-langileenak.

1.417 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako zuzkidura.

Azkenik, betetzeko Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina eta maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren 8.11 artikuluan ezarritakoa (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz), enplegu publikoaren eskaintza partzial honetan 10 lanpostu gordeko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzako erreserba txandetarako (kopuru hori oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez deitutako lanpostu kopuruak mugatzen du). Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehaztuko da.

Era berean, betetzeko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legea, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa, eta maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren 8.12 artikuluan ezarritakoa (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz), enplegu publikoaren eskaintza partzial honetan 3 lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandarako (kopuru hori oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez deitutako lanpostu kopuruak mugatzen du), eta erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehaztuko da.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko maiatzaren hogeita bostean egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren eskaintza partziala onestea.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onesten da 2022. urterako. Eskaintzan osasun-langileen 1.417 lanpostu sartzen dira, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, bat etorriz maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren 4. artikuluarekin. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

2. Enplegu publikoaren eskaintzaren xedeko lanpostuak dira lege hauetan aurreikusitako egonkortze prozesuek ukitutakoak: ekainaren 27ko 3/2017 Legea, 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, uztailaren 3ko 6/2018 Legea, 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, eta abenduaren 30eko 11/2020 Legea, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa. Horretarako baldintza izanen da horiek betetzeko deialdirik egin ez izana edo, deialdia egin eta ebatzi bada, bete gabe geratu izana.

Era berean, ordezte-tasari dagokion enplegu publikoaren eskaintzan iragarritako lanpostuak sartzen dira, deitu gabe daudenak eta enplegu publikoa egonkortzeko eskaintzan sartzeko baldintzak betetzen dituztenak, hori guztia maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuarekin bat. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

3. I. eranskinean jaso dira merezimendu-lehiaketa bidez beteko diren 1.276 lanpostuen xehetasunak. Lanpostu horietatik 27 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun-langileenak dira, eta gainerakoak, 1.249 lanpostu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun-langileenak.

4. II. eranskinean jaso dira oposizio-lehiaketa bidez beteko diren 141 lanpostuen xehetasunak. Lanpostu horietatik 7 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun-langileenak dira, eta gainerakoak, 134 lanpostu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun-langileenak.

5. Hautapen prozesuetako lanpostuak maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren 7. artikuluaren arabera zehaztuko dira. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

2. artikulua. Erreserba txandak, desgaitasuna dutenentzat.

Bat.–Desgaitasuna dutenentzako txandarako gordeko diren lanpostuak, betiere, oposizio-lehiaketa bidez betetzen direnak izanen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR