57/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez mailaz igotzeari eta matrikulatuta jarraitzeari buruzko salbuespeneko neurriak hartzen baitira zenbait irakaskuntzatan 2019-2020 ikasturterako, COVID-19ak eragindako krisiaren aurrean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

139. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 24a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 57/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez mailaz igotzeari eta matrikulatuta jarraitzeari buruzko salbuespeneko neurriak hartzen baitira zenbait irakaskuntzatan 2019-2020 ikasturterako, COVID-19ak eragindako krisiaren aurrean. COVID-19aren epidemiaren bilakaerarekin Espainian eta nazioartean sortutako egoeraren ondorioz, alarma egoera deklaratzen duena martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua eman zen, COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko xedez.

Errege dekretu horren 9. artikuluan ezartzen denez, hezkuntza-jarduera presentziala eten egin da Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3. artikuluan jasotako ikastetxe eta etapa, ziklo, gradu, ikasmaila eta irakaskuntza-maila guztietan, unibertsitate-irakaskuntza barne, bai eta beste ikastetxe publiko edo pribatu batzuetan emandako beste edozein hezkuntza-jarduera edo prestakuntza-jarduera ere.

Hezkuntza-jarduera presentziala etenda, bat-batean aldatu da 2019-2020 ikasturtearen garapena, eta horrek ekarri du hezkuntza komunitate osoak ahalegin handiak egin behar izatea irakaskuntzari jarraipena ematearren irakasteko eta ikasteko beste modalitate batzuen bitartez.

Horiek horrela, bi agindu hauek onetsi ditu Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak:

–EFP/361/2020 Agindua, apirilaren 21ekoa, zeinaren bidez salbuespeneko neurriak hartzen baitira Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzak eta Araubide Bereziko irakaskuntzak malgutzeari dagokionez.

–EFP/365/2020 Agindua, apirilaren 22koa, zeinaren bidez esparrua ezarri eta jarraibideak ematen baitira 2019-2020 ikasturteko hirugarren hiruhilekoan eta 2020-2021 ikasturtearen hasieran jarduteko, COVID-19ak eragindako krisiaren aurrean.

2019-2020 ikasturte honetan aplikatu daitezen bi ministro-aginduetan mailaz igotzeaz eta irauteaz aurreikusitako salbuespeneko neurrietako batzuk, foru agindu bat onetsi behar da, arau bidezko babesa ematearren neurri horiei, gai horiek lehendik baitaude erregulaturik arau maila bereko arau hauetan:

–72/2014 Foru Agindua, abuztuaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez arauak ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta pribatu itunduetan Lehen Hezkuntzan ari diren ikasleak ebaluatu eta hurrengo mailara pasatzeko.

–21/2019 Foru Agindua, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR