57/2019 FORU DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, Nafarroako Merkataritza Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateak eskumen esklusiboa dauka barneko merkataritzaren arloan, deusetan eragotzi gabe prezioen politika orokorra, Estatuko lurraldearen barneko ondasunen joan-etorri librea eta lehiaren defentsari buruzko legeria, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 56.1.d) artikuluak ezartzen duenaren arabera.

Eskumen esklusibo hori gauzatuz, Nafarroako Foru Komunitateak Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legea onetsi zuen. Lege horrek, bere 63. artikuluan, Nafarroako Merkataritza Kontseilua eratzen du, arlo horretan eskumenak dituen organoa dela esanez, eta adieraziz erregelamenduaren bidez ezarriko direla bere osaera, antolaketa eta funtzionamendua.

Nafarroako Merkataritza Kontseilua Garapen Ekonomikorako Departamentuari atxikitako organoa da. Bertan behar bezala ordezkatuak egon behar dute Foru Komunitateko sektoreko eragile ekonomiko eta sozial garrantzizkoenek.

Kontseilua eratu zenetik metatu den esperientziak eta hala gizartean nola Nafarroako merkataritza sektorean izan diren aldaketek ekarri dute bere osaera aldatu behar izatea, ordezkaritza zabaldu eta hobetzeko, eta aldi berean, gizonezkoen eta emakumezkoen parte-hartze orekatua sustatzeko.

Beste alde batetik, foru dekretuak organoaren funtzionamendua hobetu nahi du, besteak beste lantaldeak sortzeko aukera emanez, edo bitarteko elektronikoen erabilera aurreikusiz, deialdiak egiteko eta aktak bidaltzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 129. artikuluak ezartzen dituen printzipioetara egokitzeari dagokionez, zioen azalpen honek justifikatzen du arauaren beharra eta eraginkortasuna, baita printzipioak betetzen direla ere: proportzionaltasunaren printzipioa, hobekuntza horietarako ezinbestekoa den araudia baitauka; segurtasun juridikoarena, ordenamendu juridikoan txertatzen baita, eta arau-esparru egonkor, aurresangarri, integratu, argi eta ziurra, ezagutu eta ulertzeko modukoa ezartzen baitu; gardentasunarena, tramitazioan eta jarduketetan aplikatu dena; bakuntasun eta eraginkortasunarena, ez baititu karga administratibo gehigarriak gaineratzen, eta azkenik, irisgarritasunarena ere bai.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko maiatzaren 15ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea da Nafarroako Merkataritza Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzea.

  2. artikulua. Osaera.

    Nafarroako Merkataritza Kontseiluak honako kargu hauek izanen ditu:

    –Kontseiluko burua

    –Kontseilukideak.

  3. artikulua. Antolaketa.

  4. Nafarroako Merkataritza Kontseiluak kontseiluko buruak eta kide guztiek osatutako osoko bilkuraren bidez funtzionatuko du.

  5. Osoko bilkurari dagokio Nafarroako Merkataritza Kontseiluaren eginkizun guztiak betetzea.

  6. Osoko bilkurak lantaldeak eratzen ahalko ditu.

  7. artikulua. Kontseiluko burua.

  8. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan merkataritza arloko eskumena duen departamentuko titularra izanen da kontseiluko burua.

  9. Kontseiluko buruak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21. artikuluan aurreikusitako eginkizunak izanen ditu.

  10. Kontseiluko buru den pertsona ez badago, edo huts egiten badu gaixotasuna edo beste arrazoi justifikatuarengatik, merkataritza alorreko eskumenak dituen zuzendaritza nagusia betetzen duen pertsonak ordezkatuko du.

  11. artikulua. Idazkaria.

  12. Kontseiluko buruak izendatutako administrazio publikoko teknikari bat (arlo juridikoa) Nafarroako Merkataritza Kontseiluko idazkaria izanen da, ahotsarekin baina botorik gabe. Halaber, haren ordezko bat ere izendatuko da.

  13. Idazkariak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 22. artikuluan aurreikusitako eginkizunak izanen ditu.

  14. artikulua. Kontseilukideak.

  15. Nafarroako Merkataritza Kontseiluko kideak hauek izanen dira:

    1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barruan, ondoko arlo hauetako bakoitzaren arduraduna den departamentuko ordezkari bat: ogasuna, toki administrazioa, lurraldearen antolamendua, lana, kontsumoa eta turismoa. Dagokion zuzendaritza nagusiko titular bakoitzak izendatuko ditu.

    2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barruan merkataritza arloan eskumenak dituen zuzendaritza nagusiaren titularra.

    3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barruan merkataritza arloan eskumenak dituen zerbitzuko zuzendaritzaren titularra.

    4. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren bi ordezkari, federazioak berak izendaturikoak.

    5. Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofizialaren bi ordezkari, ganbarak berak izendaturikoak.

    6. Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan ordezkaritza handiena daukaten merkatarien talde, elkarte edo federazioen bi ordezkari. Bi elkarte edo federazio horietako bakoitzak bere kidea izendatuko du.

    7. Eskualdeko merkataritza elkarteen bi ordezkari, foru dekretu honen 2.4 xedapen gehigarrian...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR