56/2018 FORU AGINDUA, abuztuaren 27koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Kontabilitate Plan Orokorra Nafarroako kirol federazioetarako egokitzeko arauak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, Nafarroako Kirolari buruzkoak, 57.2 artikuluan ezartzen duenez, Nafarroako kirol federazioek beren kontabilitatea antolatzeko Kontabilitate Plan Orokorra izanen dute jarraibide, berentzat berariaz moldatua, eta Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Administrazioak zehaztuko du noiz izanen dituzten nahitaez aplikatu beharrekoak aipatu arauak. Lege horren beraren 58.2 artikuluan esaten da Nafarroako kirol federazioei fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen foru araudian aurreikusitako foru araubidea aplikatuko zaiela.

Geroago, apirilaren 14ko 80/2003 Foru Dekretuak, Nafarroako Kirol Erakundeak eta Nafarroako Kirol Erakundeen Erregistroa arautzen dituenak, 52.2 artikuluan ezarri zuen, halaber, Foru Komunitateko Kirol Administrazioak Kontabilitate Plan Orokorra moldatzeko arauak onetsi behar dituela, Nafarroako kirol federazioei aplikatu ahal izateko.

Araudi hori aplikatuta, 91/2003 Foru Agindua onetsi zen, abenduaren 12koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Kontabilitate Plan Orokorra Nafarroako kirol federazioei egokitzeko arauak onesten dituena. Foru arau hau egitean, kontuan hartu zen Kontabilitate Plan Orokorra kirol federazioetara egokitzeko arauak onesten dituen Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren 1994ko otsailaren 2ko Agindua. Agindu hori egitean, berriz, Espainiako kirol federazioei buruzko abenduaren 20ko 1835/1991 Errege Dekretuaren 29. artikuluan Espainiako kirol federazioei ezarritako betebeharra aintzat hartu zuten.

Foru agindu hau onetsi ondoren, zenbait erakunde motaren kontabilitate betebeharrak arautzen dituen araudia eguneratu egin da:

–1514/2007 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontabilitate Plan Orokorra onesten duena (278. Estatuko Aldizkari Ofiziala, azaroaren 20koa).

–1491/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Kontabilitate Plan Orokorra irabazi asmorik gabeko entitateetara egokitzeko arauak onesten dituena (283. Estatuko Aldizkari Ofiziala, azaroaren 24koa).

–Ebazpena, 2013ko martxoaren 26koa, Kontabilitatearen eta Kontuen Auditoretzaren Erakundearena, irabazi asmorik gabeko entitate txiki eta ertainen kontabilitate plana onesten duena (85. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 9koa).

Aurreko horietatik ondorioztatzen da Nafarroako kirol federazioen kontabilitate araudia eguneratu behar dela, kontabilitate arautegiaren esparru orokorra aldatu delako 91/2003 Foru Legea onetsi zenetik. Alde horretatik, kontuan hartuta oraindik ez dela egokitzapen sektorialik izan 2007ko Kontabilitate Plan Orokorreko kirol federazioen esparruan, egokitzapenik egokiena irabazi asmorik gabeko entitateen esparru sektorialarena da, sektore horretan baitaude, bestalde, Nafarroako kirol federazioak, uztailaren 5eko 5/2001 Foru Legearen 58.2 artikuluan xedatu bezala.

Horretarako, proposamena egiten da foru arau bidez onesteko Kontabilitate Plan Orokorra Nafarroako kirol federazioetara egokitzeko arauak, zeinak eranskin moduan jasotzen baitira, 2019. urteari dagokion kontabilitaterako jarriko baitira indarrean, eta Nafarroako kirol federazio guztiei aplikatuko baitzaizkie.

Nafarroako kirol federazioetarako kontabilitate planaren egitura irabazi asmorik gabeko entitate txiki eta ertainen kontabilitate planak duenaren oso antzekoa da, baina edukiak murriztuta dauzka arauaren hartzaileek, pentsatu denaren arabera, gutxiagotan egiten dituzten eragiketetan, eta alderdi zehatz batzuk sinplifikatu egin dira. Gainerako gai-arloetan, irabazi asmorik gabeko entitate txiki eta ertainen kontabilitate planaren edukiak mantentzen dira. Zehazki, honako zati hauek ditu:

–Kontabilitatearen esparru kontzeptuala.

–Erregistro eta balorazio arauak.

–Urteko kontuak.

–Kontuen taula.

–Kontabilitateko definizioak eta erlazioak.

Horrenbestez, espedientean dauden txosten teknikoak eta juridikoak aztertuta, eta Nafarroako Kirol Erakundeak eta Nafarroako Kirol Erakundeen Erregistroa arautzen dituen apirilaren 14ko 80/2003 Foru Dekretuaren 52.2 artikuluak eta azken xedapenetako lehenak, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. Kontabilitate Plan Orokorra Nafarroako kirol federazioetara egokitzeko arauak onestea. Arauen testua eranskin gisa gehitu da.

2. Foru agindu hau aplikagarria izanen dute Nafarroako kirol federazio guztiek beren kontabilitatean, 2019ko kontabilitatetik hasita.

3. Indargabetzea 91/2003 Foru Agindua, abenduaren 12koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Kontabilitate Plan Orokorra Nafarroako kirol federazioei egokitzeko arauak onesten dituena.

4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 27an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

ERANSKINA

Kontabilitate Plan Orokorra Nafarroako kirol federazioetara egokitzeko arauak.

Nafarroako kirol federazioetarako kontabilitate planaren egitura irabazi asmorik gabeko entitate txiki eta ertainen kontabilitate planak duenaren oso antzekoa da, baina edukiak murriztuta dauzka arauaren hartzaileek, pentsatu denaren arabera, gutxiagotan egiten dituzten eragiketei dagokienez, eta alderdi zehatz batzuk sinplifikatu egin dira. Planak zati hauek ditu:

–Kontabilitatearen esparru kontzeptuala.

–Erregistro eta balorazio arauak.

–Urteko kontuak.

–Kontuen taula.

–Kontabilitateko definizioak eta erlazioak.

Kontabilitatearen esparru kontzeptuala oinarrizko kontzeptu, printzipio eta oinarri batzuek osatzen dute, zeinen betetzeak berekin baitakar urteko kontuetako elementuak aintzatetsi eta balioestea.

Nafarroako kirol federazioek, zer neurri duten kontuan hartuta, balantzea, emaitzen kontua eta memoria egin beharko dituzte, hau da, beren urteko kontuen parte diren dokumentuak.

Kontabilitate arauen aplikazio sistematiko eta erregularraren ondorio izaki, ondarearen, egoera finantzarioaren eta emaitzen irudi zehatza da oraindik ere urteko kontuen helburua. Hori lortzeko, esparru kontzeptualean zehazten da eragiketen kontabilizazioak funts ekonomikoari erantzun behar diola, hori erakutsi behar duela, eta ez bakarrik haiek atontzeko erabilitako forma juridikoa.

Nafarroako kirol federazioen irudi zehatza erakusteko, kontabilitate printzipioak adierazten dira, hau da, funtzionamenduan dagoen entitatea, sortzapena, uniformetasuna, zuhurtasuna, konpentsaziorik eza eta garrantzi erlatiboa, eta 1990eko Kontabilitate Plan Orokorreko sarreren eta gastuen erregistro eta korrelazio printzipio zaharrak, berriz, urteko kontuetako elementuak aintzatesteko irizpide moduan hartzen dira, eta erosketa prezioaren printzipio zaharra balorazio irizpideei buruzko esparru kontzeptualaren atalean jaso da. Azkenik, zuhurtasun printzipioaren nagusitasuna desagertu egiten da, eta gainerako printzipioen maila berean kokatzen.

Nafarroako kirol federazioen urteko kontuek Kontabilitate Plan Orokorrean jasotako elementu berak dituzte: aktiboak, pasiboak, ondare garbia, sarrerak eta gastuak; eta elementuon definizioa berdina da.

Sarrera eta gastu jakin batzuk ondare garbian zuzenean egozteko aukerari dagokionez, entitatearen ondasunean zuzenean egoztea dakarten eragiketek pisu espezifikoa galtzen badute ere, arautik kanpo utzi baitira salmentarako erabil daitezkeen aktibo finantzarioak eta kontabilitate estaldurak, alderdi horri eutsi egiten zaio, ondarera zuzenean eramanen diren eragiketa jakin batzuk daudelako, hala nola kapitaleko diru-laguntzak.

Esparru kontzeptualaren 6. atalean geroago erregistro eta balorazio arauetan aipatzen diren definizioak eta balorazio irizpideak jasotzen dira: kostu historikoa edo kostua, arrazoizko balioa, balio garbi bihurgarria, balio eguneratua, erabilerako balioa, salmenta kostuak, aktibo edo pasibo finantzario bati egotz dakizkiokeen transakzio kostuak, kontabilitate balioa edo liburuetakoa eta hondar balioa.

Horietatik guztietatik, dudarik gabe, berritasun nagusia arrazoizko balioa da, baina, Nafarroako kirol federazioen eremuan, aktiboei eragin diezaieketen narriadurak zehazteko baino ez da erabiliko.

Nafarroako kirol federazioetarako kontabilitate planaren bigarren zatiak ondare elementuen eta transakzioen erregistro eta balorazio arauak jasotzen ditu. Kontabilitate plan hau, alderdiren bat sinplifikatu den edo arau jakin batzuk kendu diren kasu espezifikoetan izan ezik, irabazi asmorik gabeko entitate txiki eta ertainen kontabilitate plana bezala dago idatzita. Kendutako arauei zegozkien alderdiez oro har pentsatzen da ez dutela aplikaziorik edo aplikazioa oso txikia dela eta erabiltzen zailak direla kirol federazioen kasuan.

Ondoren, adierazten da irabazi asmorik gabeko entitate txiki eta ertainen kontabilitate planeko zer arau edo atal kendu diren kontabilitate plan honetan, kirol federazioen neurriaren, konplexutasun mailaren eta ohiko eragiketen errealitatera ongien egokitzeko sinplifikazioaren mesedetan.

–Diru fluxuak sortzen dituzten eta sortzen ez dituzten ibilgetuen arteko bereizketa.

–Inbertsioak ondasun higiezinetan.

–Trukeak.

–Funts sozialerako ibilgetu ekarpenak.

–Lagatako ibilgetuak.

–Ikerketa eta garapen gastuak.

–Merkataritzako funtsa.

–Aktibo ez-arruntak eta salmentarako gordetako elementu multzo besterengarriak.

–Ondare historikoko ondasunak.

–Taldeko eta talde anitzeko enpresen eta enpresa elkartuen ondarean egindako inbertsio finantzarioak; mugaegunera arte mantenduta, negoziatzeko mantenduta eta salmentarako baliagarriak. Hau da, inbertsio finantzarioei dagokienez, kobratu beharreko partidak eta maileguak baino ez dira...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR