55E/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, Isabel María Macías González andrea izendatzen duena Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiko Europako Gaiak Koordinatzeko eta Bultzatzeko Ataleko burua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 55E/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, Isabel María Macías González andrea izendatzen duena Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiko Europako Gaiak Koordinatzeko eta Bultzatzeko Ataleko burua. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuak ezartzen duenez, atalburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak aipatu txostena eman zuen; beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR